Hondakinak biltzeko eredu mistoa jarriko da martxan uztailean. Aldaketa sinplea eta erraza izango da: edukiontzi grisa gure kaleetatik kendu egingo dugu eta errefusa (birziklatu daitekeen guztia ondo sailkatu ondoren geratzen den hondakina) atez ate bilduko dugu, astearteetan. Hondakin organikoa, berriz, edukiontzietan jasoko da orain arte bezala, baina edukiontzi horiek txartel bidez irekiko dira. Bestalde, pardelak jasotzeko edukiontzi berezuaj jarriko dira, hauek ere txartel bidez irekiko direnak. Gainerako edukiontzi guztiak orain arte bezala erabiliko dira, aldaketarik gabe.

Hondakinen sistema berriaren informazioa zabaldu eta gizarteratzeko prozesua amaitu berri du Udalak. Ehunka herritar eta eragilerekin bildu da sistema mistoaren inguruko informazioa eman eta zalantzak argitzeko eta euren ekarpenak jaso, aztertu eta erantzun egin dira.

Behin lan hori amaituta, sistema berria martxan jartzeko beharrezko azpiegiturak prestatzen eta eskuratzen ari da orain eta, ondo bidean, uztailaren 22an egindo da aldaketa. Egun hori iritsi bitartean, beharrezko material guztia banatuko zaie herritarrei, eta banaketa hori egiteko egunak eta orduak zehaztuta daude jada: Uztailaren 16, 17, 18 eta 19an honako materiala banatuko zaie herritarrei: kubo grisa, edukiontzi marroia irekitzeko txartela, eta behar bezala birziklatzeko gida bat, informazio guztiarekin. Material hori herritar guztiek jaso beharko dute, eta horretarako ezinbestekoa izango da datozen egunetan norberak bere etxean jasoko duen gutun bat eramatea: gutun horretan herritar bakoitzak berari dagokion zenbaki bat jasoko du eta horren arabera banatuko zaio kubo grisa eta txartela.

 

Gazte Informazio bulegoak ekainaren 30etik uztailaren 24a arte udako ordutegia izango du. Hala, hilabete honetan,astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etatik 13:30etara egongo da irekita. Uztailaren 24tik irailaren 15era arte itxita egongo da, oporrak medio, eta irailaren 15an irekiko ditu berriro ateak, ohiko ordutegiarekin.

Iraurgi Berritzenek kaleratu berri du maiatzeko sozioekonomia txostena, eta egindako neurketaren arabera, maiatzean %13ra jaitsi da langabezia tasa Azkoitian (apirilean %13,6koa zen). Azken datu horien arabera, maiatzean 773 lagun zeuden langabezia Azkoitian. Hemen duzue eskuragarri txosten osoa.

Azkoitiko Emakumeen Mahaiak, eta Udalak, bertako kide gisa, honakoa adierazi nahi du ekainaren 28an atarian:

1969ko ekainaren 28a oso garrantzitsua izan zen gay, lesbiana, transexual, bisexual, queer eta abarren askapen mugimenduarentzat. Izan ere, ekainaren 27tik 28rako gauean, New Yorkeko pub batean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu egin zen poliziaren aldetik jasaten zuten jazarpena salatu, eta beren eskubideak aldarrikatzeko. Poliziari aurre egin zioten beraz, poliziaren irainei, jazarpenari eta indarkeriari, alegia. Zenbat egunez ordura arte beldurrez ezkutaturik bizi behar izan zutenak kalera atera ziren, beren izaeraz, itxuraz eta harremanez inolako lotsarik ez zutela aldarrikatzeko.
Ekainaren 28a da askatasun sexualaren eguna, eta "harrotasunaren eguna" ere esaten zaio batzuetan. Ez da ahaztu behar beren sexualitatea askatasunez bizi izan dutenek zigor gogorrak jasan izan dituztela, hau da hetero arauetatik atera den jokabide orok jazarpen gupidagabea pairatu duela betidanik.

 

Datorren astelehen eta asteartean (ekainak 30 eta uztailak 1) itxita egongo da Martirietarako bidea, errepidea asfaltatzeko lanak egingo dituztelako. Lan horiek egin bitartean, Rezolatik gorako bide alternatibotik egongo da pasoa, auzora joan-etorriak egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkio errepide hori konpontzeko lanak, eta handik zuzenduko dituzte asfaltatze lanak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urola Erdian iaz egin zuen partehartze prozesuan, eskualde horretako herritarrek zazpi proiektu aukeratu zituzten 500.000 euro inbertitzeko. Proiektu horiek aurten gauzatzen ari dira eta horien jarraipena egiteko batzordeak osatu dituzte herritarrek. Oroimen historikoa lantzea lehenetsitako proiektuetako bat da eta horien jarraipena egiteko bigarren bilera egingo dute bihar, (osteguna, ekainak 26). BIlera Azpeitian izango da, 18:00etan, Sindikatu Zaharrean.

 

Uztailaren 1eik abuzturaren 31ra udako ordutegia izango du Aizkibel udal liburutegiak:
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara egongo da zabalik eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere irekita egongo da 18:00etatik 20:00etara
Andramai festetan, berriz, itxita egongo da, 14tik 19ra, biak barne.

Bai Euskarari ziurtagarien mailan pauso bat gehiago eman dute Serbitzu Elkarteak eta Biharko enpresak. Serbitzu Elkarteak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du eta Biharkok Euskararen Bidean maila. Bidean ziurtagiria programa horretako lehen mailako ziurtagiria da: ondoren datoz Zerbitzua Euskaraz maila eta Zerbitzua eta Lana euskaraz maila.

David Martinez Lasa Ziurtagiriko ordezkaria eta Xabier Gantzarain euskara zinegotziak eman die ziurtagiria bi enpresetako kudeatzaileei.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29