Atzo arratsaldean egindako udal osoaren ohiko bilkurak PSE-EE alderdiak aurkeztutako Klima Babeslekuen eta Espazio Publikoen Birnaturalizazioaren mozioa onartu zuen EAJ, EH BIldu eta PSE-EE alderdien aldeko bozkarekin. HEMEN ONARTUTAKO MOZIOA

Abenduaren 7ra arte luzatu da Gabonetako Eraskuleiho Eraskusketan parte hartzeko izen-emate epea. Aurreko urteetan, lehiaketa egin izan da, baina aurten parte hartu nahi duten saltokiek osatuta, erakusketa antolatzea erabaki da. Ekimena Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen elkarteak sustatu dute, eta establezimenduetako arduradunak parte hartzera animatzen dituzte.

Datorren igandean, abenduaren 3an, Ignacio Araskitain organo-jole azpeitiarrak kontzertua eskainiko du. Errezitaldia azken 125 urteotan Azkoitiak izan dituen organista titularrei eskainiko zaie, eta bereziki, hogeita hiru urte daramatzan Jose Luis Franzesenari. Arakistainen kontzertuarekin emango zaie amaiera Azkoitiko Cavaille-Coll organoaren 125. urteurren ospakizunei. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrera doan da.

Datorren larunbatean, abenduaren 2an, Aitziber Garmendiak zuzenduriko Kanpora sartzen antzezlana aurkeztuko dute Baztartxo Antzokian. 19:00etan izango da emanaldia eta sarrerak aurrez hartu nahi izanez gero, salgai daude www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez.

Tags:

1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 7 zenbakidun espedientearen onespena.
3. Azkoitiko Udal Larrialdietarako Planaren zuzenketa onespena.
4. PSE-EE udal taldeak klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioaren inguruan aurkeztutako mozioa.
5. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa.
6. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek Euskararen Egunaren inguruan aurkeztutako adierazpena. 
7. Behin betiko onespenaren berri ematea.
8. Aurrekontuari buruzko informazioa.
9. Galde-erreguak.

San Andres jaien egitarauaren baitan, jai goiz animatua izan da gaurkoa. Herriko plazan Garapenean Bidelagun solidaritate eta lankidetza azoka, baserritarren produktuen erakusketa eta salmenta, eta bolillo erakusketa batu dira Herriko plazan. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako eta Txalkor Txistulari Taldeko kideak, berriz, kalejira egin dute herriko txokoak girotuz. Horra goiza iruditan.

500 gizon-emakume inguru atera dira gaur danborradan, gaueko hotzari kontra egiteko gogotsu. Hamabi taldek hartu dute parte, eta estrainekoz, Belaño konpainia sortu berriak. Ukitu berezia izan du aurtengo danborradak 75. urteurrena dela-eta. Izan ere, Elgoibarko danborradak kainoia utzi dio Azkoitiri, eta Herriko plazan bitan entzun da danbatekoa. Lehenengo kainoikada botatzeko ohorea Ana Azkoitia alkateak izan du, eta bigarrena, danborradako kideek bota dute. Kaleetan festa giroa nagusitu da. Horra iruditan gauak eman duena.

Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek aho batez onartu dute azaroaren 25aren, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren  harira, ondorengo erakunde adierazpena: 

Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa duela azpimarratu eta arreta jarri nahi dugu, indarkeria mota hori ikusezinena eta normalizatuena baita, eta urtetik urtera gora egiten jarraitzen baitu.

Hainbat txostenen arabera, sexu-delituen biktimen % 40 adingabeak dira, gehienak neskak eta nerabeak. Adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituen ehunekoak ere gora egin du. Laguntza espezializatuaren eskaerek ere gora egin duten arren, datuek erakusten dute neskek zailtasun handiak dituztela indarkeria-adierazpen jakin batzuk antzemateko beren portaeran, bai berdinen taldean, bai harreman afektiboetan.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29