Lanbidek diruz lagunduta, Udalak Gizarte Langilea kontratatuko du sei hilabeterako. Lan eskaintzan izena emateko epea abenduaren 15era arte luzatu da. Lanbideren web orrian eman beharko da izena. Lan eskaintzaren erreferentzia 162023014336 da.
Bete beharreko baldintzak dira:

Datorren astelehenean, abenduaren 11n, jarriko dira sarrerak salgai Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako. Goizeko 10:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira. Erabiltzaile bakoitzak sei sarrera erosi ahalko ditu gehienez aldiko. Sarrerak www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez eskuratu daitezke.
Porrotx eta Marimototsek abenduaren 23an “Ez gara jaitsiko” ikuskizuna aurkeztuko dute Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 16:00etan, eta bestea, 18:30ean.

Abenduaren 12an, 18:00etan, Elkargunean

Azkoitia Lagunkoia, Udalarekin elkarlanean, antolatzen ari den hitzaldi sortaren baitan, abenduaren 12an, Gizarte Zerbitzuen inguruko saioa eskainiko da.18:00etan izango da Elkargunean, eta Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate saileko arduradun teknikoa, Iñaki Lasa, izango da hizlaria. “Gizarte Zerbitzuak gertutik!” izenburupean arituko da Lasa. Ohi bezala, saioa irekia eta doakoa izango da.

Euskararen Nazioarteko Egunari arratsaldez festa giroan eman zaio jarraipena. Musika, marrazkiak eta gaztain erreak, nagusi.
Portaleburun, halaber, Gaitu ahots grabaketa egiteko aukera dute herritarrek. Horra irudietan.

Azkoitiko ikastetxeetako haur eta gaztetxoak kalera atera dira gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera. Euskal kantak abestuz egin dute euskararen aldeko aldarria. Sekulako plazakada osatu dute. Ana Azkoitia alkateak egin die harrera, suziria bota ostean.
Udalarekin batera, Herriko plazan agerraldia egin dute Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko, Azkoitia BHIko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleek.

Gazteria sailak ikuskizun, lantegi eta parke eskaintza zabala antolatu du Eguberrietarako, haur eta gaztetxoek aisialdiari ahalik eta etekinik hoberena atera diezaioten. Izen-emate epea gaur zabaldu da eta abenduaren 15era arte luzatuko da, edota, plazak bete arte.
Izen-ematea www.elkarguneazkoitia.eus atariaren bidez egin beharko da. Klikatu HEMEN

San Andres egunean pilotak ez du hutsik egiten. Kontzejupe pilota txapelketako azken partidak jokatu dira arratsaldez, eta jendetza bildu da txapelketari izena ematen dion tokian, Kontzejupean, alegia. Aurtengo edizioak baditu saridunak. Zorionak!

Txuri Urdin Elkartearentzat urte borobila da aurtengoa. Izan ere, San Andres jaietan antolatzen duen 40. pintura lehiaketa ospatu da gaur goizean. 400 haur eta gaztetxo inguruk zuten izena emana, baina azkenean, 700dik gora izan dira partaideak. Tenperen kategorian, 40 talde inguruk hartu dute parte. 8 eta 14 urte bitartekoek hartu dute parte. Zorionak irabazleoi eta partaideoi! Bejondeizuela! Eta zorionak Txuri Urdin elkarteari urtez urte egiten duten lanarengatik!

Saria jaso dute, lehenengotik hirugarrenera:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra