Azkoitiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikariaren lanpostua atera du, behin-behineko izaeraz. Postu horren oinarriak eta eskaera orria udal webgunean dituzue eskuragai. Izena emateko azken eguna irailaren 22a da.

Plaza leporaino bete da aurten ere Agintarien aurreskua ikusteko. Euriak mehatxu egin arren, tanta bakan batzuk egin ditu eta giro ederrean joan da emanaldia. Plaza leporaino beteta, gozatu egin dute azkoitiarrek dantzarekin. Orain bandaren kontzertua ari da Kontzejupean. Hemen ekitaldiko bideo batzuk

Jo dute 12:00ak. Lehertu da txupina. Hasi dira Andramaixek. Aurretik, herriko insumisoie omenaldia egin dio Udalak, orain 25 urte gizarte hobeago baten alde egindako lana eskertzeko. Insumisoek eurek esan dutenez, oraindik ere asko dago aldatzeko: "gerrak, armak, militarrak... oraindik nagusi dira munduan eta hori aldatu arte ez dago deskantsurik". Eurek bota dute txupinazoa, eta horren ondotik musika, festa eta jaia nagusitu dira plazan.

Hemen duzue ikusgai txupina lehertu den uneko bideoa

Eta hemen, txupinazoa bota aurretik, herriko insumisoek herritarrei emandako mezua

Merkataritza establezimenduak egokitzeko edo berriak irekitzeko inbertsioentzako diru-laguntzak emango ditu Azkoituko Udalak. Laguntza horiek irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean eskatu ahalko dira, eta oinarriak eta izenemateko orriak Udaleko Harrera Bulegoan jaso daiteke, bulegoko ordutegian.

Andramaixek direla eta, aparkalekuen inguruan hainbat ohar eman ditu Udaltzaingoak.

- Abuztuaren 13rako (asteazkena): Mekoletako rotondan eta inguruetan ezingo dira autoak aparkatu, su artifizialetarako  libre egon behar duelako gune horrek.

- Abuztuaren 14rako (osteguna): Aingeru kalean, Gurea frontoi aurreak libre egon behar du ETBko kamioirako.

Lanbidek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresei ematen dizkieten diru-laguntza batzuk eskatu daitezke jada. Hala, enpresetan formazioa bultzatzeko eta urteko plangintzetarako laguntzak atera ditu Lanbidek, eta irailaren 19ra arte dago eskatzeko aukera.  Horrez gain, atzerrian lantokiak dituzten enpresentzat praktika kontratuekin euskal langileak kontratatu eta bertan lana egiteko diru-laguntzak ere abian ditu Lanbidek, eta irailaren 30era arte eskatu daitezke. Informazio osoa, hemen.

Gipuzkoako Diputazioak, berriz,  "Enpresen arteko lankidetza, eraldaketa eta erreleboa sustatzeko programen deialdia" martxan jarri ditu, eta irailaren 26ra bitartean eskatu ahalko da. Informazio gehiago, Iraurgi Berritzenen (943 85 11 11)

Abuztuaren 25an jarriko da martxan Urbanue, Azkoitiko herri barruko autobus zerbitzua. Dagoeneko autobus paradak margotzen eta seinalizatzen ari dira herrian, eta ordutegiak eta informazio guztia abuztuaren 19an banatuko da etxez-etxe, poltsikorako moduko eskuorri batean.
Hiru linea izango ditu Urbanuek: Liburutegia-San Martin-Jausoro-Altzibar bira; liburutegia-Erdigunea-Santa Klara-Txerloia bira eta liburutegia-Erdigunea-Aingeru-Floreaga-Auzmendi bira. Horrez gain Ipintza auzorako joan-etorria ere egingo ditu.
Astelehenetik larunbatera egongo da zerbitzua; igandetan ez da zerbitzurik egongo eta bdaiako prezioa 20 zentimokoa izango da (tiketa autobusean bertan erosi beharko da). Urbanuen ibilbideak eta ordutegiak herritarrekin elkarlanean zehaztu dira. "Gogoratuko duzuenez, partaidetza prozesu bat egin zen urbanuen nondik norakoak zehazteko, eta han jasotakoa oinarri hartuta zehaztu ditugu ordutegi, geltoki eta ibilbideak", adierazi du Xabier Artola udaltzain buruak. Halere, behin behinekoak dira orain hasieran jarritako hauek: hilabete batzuren ostean, aldaketak egiteko premia somatzen bada, egin egingo dira, beti ere herritarren eskarien arabera. "Zerbitzuaren helburua da herritarren beharren araberako ibilbidea egitea, eta horregatik, edozein aldaketa edo hobekuntza proposatu nahi duenari, lasai esateko eskatzen diogu", gaineratu du Urrategi Alberdi alkateak. Urbanue erabiltzera animatu ditu alkateak "Azkoitiarrek eurek eskatuta erabaki genuen zerbitzu hau martxan jartzea, herritarren joan-etorriak erraztuko dituelako, irisgarritasuna hobetuko duelako eta ingurumena zaintzen lagunduko duelako. Merezi duela uste dugu".

Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sailetik Udalari jakinarazi diotenez, astelehena hilak 11 eta asteartea hilak 12 bitarteko gauean , GI-631 Azkoitiko bariantean, Altzibar auzo inguruan, "dilatazio junten konponketa " egingo dute. Lan horien ondorioz, baliteke inguruko etxebizitzetan zarata arazoak egotea, eta eragozpenak barkatzeko eskatzen du Diputazioak. Obrak gau batez soilik egingo dira, eta trafikoa ez da bariantetik desbideratuko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27