Txalo ekoizpen etxeak ekoizturiko "Erdibana" antzezlana taularatuko dute larunbat honetan Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreek Baztartxo antzokian. Larunbatean, urriak 3an, 22.00etan izango da emanaldia.

Bere azkenetan den ama, enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme. Hori da komediaren abiapuntua. Protagonistetako batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du, enpresa hondoratzeko arriskuan eta erretreta hartzeko garaia gero eta urrutiago; bere semea etxean amaren kargu, bainatu, orraztu eta ia akabatzen duena.

Musika Eskolako Dantza Eskolak antolatuta, ostiral honetan, Kontzejupean, Plaza Dantzen emanaldia eskainiko da. Andramaixetan bezala, ekitaldia herritar guztiei irekita dago. Urriak 2an, 19:30ean da hitzordua. Animatu!

Tipi ttapa elkarteak, Bularreko Minbiziaren aurkako I. lasterketaren arrakasta ikusita, eskerrak ematen dizkie ekimenean lagundu dutenei, eta nola ez, parte hartu duten guztiei. Elkartasun uholdea izan zen nagusi joan den larunbatean. 

Hementxe sarien irabazleen zerrenda. Gogoratu sariak urriak 10 baino lehen jaso behar direla. Horretarako deitu 674 95 34 79 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Sarituak:

NEKANE SORALUZE -  244 dortsala

EDURNE UCIN - 490 dortsala

OLATZ MARTINEZ- 696 dortsala

ARANTXA IZPIZU - 711 dortsala

MAITE ARANAGA - 767 dortsala

MIGUEL BLANCO - 271 dortsala

MARIAN VAZQUEZ - 672 dortsala

AMALIA ZARATE - 342 dortsala

AMAIA EGIGUREN - 774 dortsala

AINHOA FERNANDEZ TENA - 552 dortsala

  

Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2015/16ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du, “lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?” lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua dagoen Nerea Mendizabal  izango da.

Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean,  oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )?

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorria itxita egongo da urriaren 2tik 7ra bitartean garbiketa eta sastraka kentze lanengatik. Bidegorria goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:30era egongo da moztuta aipatutako egunetan. 

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak hainbat aholku ematen ditu ondorengo kasuetarako.

Gaur egun ohikoa da merkataritza-establezimendutik kanpo erosketak egitea, nori ez zaio gertatu atea ireki eta gasa, argindarra eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituen pertsona batekin topatzea, edo liburuak, koltxoiak edo edozein tresna saltzen dituen pertsona bat agertzea bere ate ondoan, edo bilera batera joan eta han eskaintzen dituzten gauzez liluratuta behar ez duen erosteketa bat egitea....

Hauxe da biharko udalbatzarako gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

2.- Hautatuen ordainsari eta asistentzien araubidearen aldaketa.

3.- Kreditu-aldaketa: 6/2015 kreditu gehigarriak.

4.- Behin betiko onespenen berri ematea.

5.- Aurrekontua eta diruzaintzari buruzko informazioa.

6.- Jesus Mª Oteiza Carrasco jaunak eta Urrategi Alberdi Garate A.k aurkeztutako kargu-uztearen berri ematea.

7.- Galde-erreguak.

 

 

 

Azkoitiko Udalak 3.000 euro bideratuko ditu genero berdintasunaren alorreko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko. Eskaerak udaletxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko dira urriak 31 baino lehen.

Emakume izateagatik bizi dituzten desberdintasun egoeren inguruan herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea helburu duten proiektuak lagunduko dira. Alegia, emakumeen ahalduntzea eta autoestimua indartzera bideratuta dauden jarduerak edota emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatuko dutenak.

Ikusi hemen diru-laguntzen oinarriak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27