Bihar abiatuko da Aste Solidarioa “Le Havre” filmaren proiekzioarekin eta larunbatera arte luzatuko da. Besteak beste, Xabier Ayerdik hitzaldia emango du ostegunean “Mediterraneoa, inmigrazioa eta errefuxiatuen egoera” izenburupean. Irailaren 24an, Elkargunean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Udaleko berdintasun sailak ahalduntze ikastaroak antolatu ditu urritik abendura bitartean. Izena emateko epea irailaren25ean bukatuko da eta plaza kopurua mugatua da.

Urte amaiera bitartean, zoru pelbikoa indartzen ikasteko ikastaroa edota barne gatazken ingurukoa eskainiko dira. Halaber, Interneten erabileran gizon eta emakumeen artean sortzen diren desberdintasunak  izango dira aztergai eta batukadaz gozatzeko parada ere izango da.

Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-era idatzi behar da edo 943 54 20 14 telefono zenbakira deitu. Udaleko berdintasun bulegoan ere egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara bitartean. 

Ikusi hemen egitaraua eta ordutegiak. 

Urte eta erdiren ondoren, Udaltzaingoak eta brigadak estreinatu berri dituzte Trenbidearen Zumardiako instalakuntzak garbiketa eta egokitze lanak burutu ostean. Lokala erabilgaitz egon da barruan zegoen kamioi batek su hartu zuenetik.

Langileak egoera negargarrian zeudela ikusita, tokia egokitzea premiazkotzat jo zuen udal gobernu honek udaltzainek eta brigadako langileek leku propioa izan zezaten armairu, dutxa eta aldagelekin. Izan ere, denbora guzti honetan sakabanatuta ibili dira eta erosotasunik batere gabe. Orain, pozik daude gune berria estreinatzeko aukera dutelako.

Gaur goizean, Javier Zubizarreta alkatea eta Miguel Angel Bastida zinegotzia, Xabier Artola udaltzain burua  eta Xipri Aranberri brigadako kidea bidelagun, prentsarekin bildu dira instalazioak erakusteko.

2014-2015 ikasturtean euskara ikasteagatik eta aurtengo udako ikastaroetan parte hartzeagatik Udalak diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik du.  Eskaera egin nahi dutenek irailaren 25a baino lehen egin beharko dute. Oinarriak eskuragarri daude Udalaren web gunean eta Udaleko Erregistro  Nagusian. Iragarkia Gipuzkoako  Aldizkari Ofizialean 2015eko apirilaren 15ean argitaratu zen, 69. zenbakian.

Errepideko konponketa lanak tarteko, gaur Inazio Iriarte kalea itxita dago eta lanak gaur amaitzea aurreikusten bazen ere, azkenean bihar ere errepidea itxita egongo da. Lurreko zuloak konpondu ahal izateko moztu da bidea.

Inazio Iriarte kalea itxita egongo da asteazken honetan, hilaren 16an, errepidean zenbait konponketa gauzatu ahal izateko. Besteak beste, bidean dauden zuloak estaliko dira. Bidea moztuta egongo da ibilgailuentzat goizeko zortzietatik lanak amaitu bitartean. Egun berean bukatuko dira.

Konponketak tarteko, batetik, Ikastola eta Inazio Iriarte kalea lotzen dituen tartea itxita egongo da eta baita Balda Plazatik Inazio Iriartera doan errepide zatia ere.

 

Uda Girunen baitan, lehenengo hitzordua Naroa Gaintzarekin jarri bagenuen ere, ez da bakarra izango. Irailaren 19an, larunbatean eta ordu eta toki berean, alegia, Plazaberrin 22:00etatik aurrera, eszenatokian Miren Fernandez izango dugu.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27