Maitane Unanue eta Miguel Angel Bastida zinegotziek lagunduta, Azkoitiko alkateak Besa (Bernardo Ecenarro S.A.) enpresa bisitatu du, industriarako pinturen Europako fabrikatzaile nagusietako bat. Urtebete da Elgoibar utzi eta Azkoitiko Ugarte industrialdera lekualdatu zela.

Udal ordezkaritza konpainiaren zuzendari nagusiarekin, Guillermo Ecenarrorekin, bildu zen eta hark azaldu zizkien ekoizpen prozesua eta enpresaren garapen internazionalaren nondik-norakoak, lan bilera aurretik lantegia ikusten zuten bitartean.

Elkartze hau Javier Zubizarretak egitea aurreikusita duen bisita planen baitan sartzen da. Helburua da udal erakundearen eta enpresa sarearen artean gizartean eragina izango duten elkarlanerako bideak aztertzea, enplegua dinamizatzeko eta ekonomiaren hazkuntza sustatzeko.

Xabier Munibe haurreskolan izena emateko matrikulazio epea urriaren 1etik 9ra artekoa da, beraz, bihar itxiko da. 

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 08 07 37

Ikusi kartela.

Erandioko Almudena Matarranzen erailketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak biharko (asteazkena). 19:00etan izango da, Herriko plazan, eta bertaratzera deitzen ditu herritarrak Udalak. Indarkeria matxistari aurre hartzea guztion ardura da.

Abian da XXXIV. Bizenta Mogel ipuin lehiaketa. Lanak aurkezteko epea urriaren 31 artekoa da eta epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia. Lanak euskaraz idatziriko ipuinak izan beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak. Lehenengo irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu; bigarrenak, 330 euro eta oroigarria eta hirugarrenak, 200 euro eta oroigarria. 

Ikusi hemen oinarriak. 

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Azkoitiko mintzalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan ezaguna den zerbitzu honek,indarra hartu du gure herrian ere. 12 dira martxan dauden taldeak; eta dagoeneko 40 baino gehiago talde hauetan parte hartzen duten mintzalagunak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu gurekin! lemapean.

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I-ko ordezkariak Europako beste ikastetxeetako arduradunekin bildu ziren 2000n Bruselan, nazioarteko ikastetxe sarea sortuz: European School Net 2000. Heziketa internazionala sustatzea dute helburu. Eskoletako ordezkariak gaur Azkoitian egingo dute urteko Batzar Orokorra, hain zuzen, Intsausti Jauregian.

Gaur goizean, Javier Zubizarreta alkateak harrera egin die. Ekitaldian parte hartu dute Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendari den Alberto Izagirrek, ikastolako proiektu europarren koordinatzaileak, Rafa Stxez Muxikak, eta European School Net 2000 sarearen presidenteak, Jos van Eyk.

Txalo ekoizpen etxeak ekoizturiko "Erdibana" antzezlana taularatuko dute larunbat honetan Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreek Baztartxo antzokian. Larunbatean, urriak 3an, 22.00etan izango da emanaldia.

Bere azkenetan den ama, enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme. Hori da komediaren abiapuntua. Protagonistetako batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du, enpresa hondoratzeko arriskuan eta erretreta hartzeko garaia gero eta urrutiago; bere semea etxean amaren kargu, bainatu, orraztu eta ia akabatzen duena.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27