Gaur, abuztuak 15, Andra Mari Eguna, Udalbatza berezia egin da Pleno aretoan. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zela 250 urte betetzen dira, eta Udalak bere esker ona adierazi nahi izan dio publikoki gaurko plenoan.

Bertan izan dira gaur egungo Udaleko kideez gain, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kiroletako Diputatua, Aitor Bereziartua Azpeitiko Udal ordezkaria, Lander Arregi Bergarako Udal ordezkaria, Olatz Peon Tolosako Alkatea eta Gorka Unanue Zestoako Udal ordezkariak. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen izenean izan dira Fernando Salazar elkarteko lehendakaria eta Gipuzkoako presidentea den Juan Bautista Mendizabal.

Adierazpena EAJ-ko zinegotzien aldeko botoekin onartu da, eta EHBildu eta Azkoitia Bai abstenitu egin dira. 

Abuztuaren 16 eguerdian, Udalak herriari eskaini ohi dion aurreskuan, abarketariei omenaldia egingo zaie aurtengoan. Urte luzeetan sostengue konomikoa izan da Azkoitiarentzat, baina hori baino askoz gehiago izan da abarketagintzaren historia.

Hamarkadetan lanbide horretan aritu diren guztiak omendu nahi ditu Udalak. Ekitaldi horretan, abarketari guztien izenean, Arantxa Iturberi eta iaz joan zen Julian Iruretagoyena senarrari egingo zaie omenaldia, eskuz abarketagintzan aritu diren azkenak izan baitira. Udala saiatu da banan bana abarketagintzan aritu direnei gonbidapena luzatzen, baina ez da lan erraza. Asko eta asko baitira lan horretan aritutako herritarrak. Hemendik, abarketak egiten aritu diren guzti horiek gonbidatu nahi ditu Udalak igandean 12:15etik aurrea plazan egingo den omenaldira. 

 

Udaletxetik Elizara arteko bidea, Txalkor Txistulari Taldea Alkate Soinua jotzen ari zela egin dute Udal ordezkariek, gaur arratsean. Salbea entzutera joan dira gaurkoan Udal korporazioan.

12:00ak puntuan piztu du Luis Alberdi 'Izpizu'k Andramaixei hasiera eman dien suziria. Aurretik Javier Zubizarreta alkateak plazan bilduta zirenei egun hauetan behin eta berriro entzuten den "Ondo pasau Andramaixek!" aldarria egin die. Suziria lehertzearekin bat musika banda eta abesbatzak, herritarrek lagundurik, Andramaixetako kanta ezaguna kantatu dute. Giro ederrean hasi dira aurtengo Andramaixek.

 

Ondo pasau Andramaixek! Gora Azkoitti!

Gozatzeko desioa gizakiak zainetan darama. Festa gosea, ordea, asetzen joan ohi da adinaren poderioz.

Herriko jaietan guztiok espero izaten dugu zeozer. Txikienek tiobibuk eta buruhandixek dituzte buruan, gaztexeagoek lehenengo parranda, amodio-kontuak beste zenbaitek, eta zalaparta isiltasun bihurtzeko irrikaz daudenak ere izango dira.

Azkoitiko Udalak ohi bezala etxez etxe Andramaixetako programa banatua du. Baina garaiak aldatzen ari dira, eta horrekin batera baita ohiturak ere. Udalak herritarren ohituretarak egokitzeko pausoa eman zuen iazko Andramaixetan, eta aurtengoan ere abian jarri du Andramaixetako egitaraua APP bidez mugikorrean izateko aukera.

Aplikazio horretan,  egitarau osoa dago ikusgai, egunaren edota gaiaren arabera kontsultatzeko; eta horrez gain, herritarrek parte hartzeko aukera ere badute.

Herritarren parte hartze horrek, gainera, bere saria izango du: app hori erabiltzen dutenen artean bi sari zozkatuko dira: Elkarmediak emandako tableta, eta Udalaren Kultura sailak emandako urte osorako bi zine bono. 

Aplikazioa poltsikoan izateko deskargatzeko google storen edo Apple storen 'Andramaixek' hitza jartzea nahikoa da. 

 

Azkoitiko Intsausti jauregian Peñafloridako kondeak eta berarekin biltzen ziren ilustratuek egiten zituzten solasaldietan du jatorria duela 250 urte sortu zen Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak. Urtemuga borobil hori dela eta, Azkoitiko Udalak esker oneko adierazpena irakurriko du Andra Mari Egunean, larunbatean, 12:30ean, egingo den udalbatza berezian. Bertan izango dira Udal ordezkariak eta elkartearen presidente den Fernando Salazar, besteak beste.

Plenoa irekia da, ohi bezala, eta Azkoitiko Udalak herritarrak bertan parte hartzera eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteari beren esker ona adieraztera gonbidatzen ditu.

Andramaxek direla eta, autobus zerbitzu bereziak izango dira hilaren 14 eta 18 gauetan. Bi egun horietan Azkoititik (Munibe) irtengo dute autobusak Azpeitia, Zestoa eta Zumaiara. Hona hemen ordutegia.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
12
13
14
19
20
21
26
27
28