Garabide elkartearen eskutik 'Beltzen mintzo' dokumentala eman zuten atzo Elkargunean. Ameriketan galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen egoera jorratzen du dokumental horrek, bertako hiztunen esperientziak bilduta. Pertsona horiek Euskal Herrian izan ziren hiru hilabetez Garabideren master bat egiten, euskalgintzaren esperientzia ezagutu eta euren hizkuntzarako baliatu ahal izateko. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten dute dokumentalean eta, bide batez, hemen haiengandik ere ikasteko aukera eskaini. Ikusentzunekoaren ondoren solasaldi bat ere egin zuten bertaratutako azkoitiarrek, eta besteak beste, dokumentalean agertzen direnen euren hizkuntzarekiko erakusten duten maitasuna nabarmendu zuten. Azkoitiko Udalak elkarlanerako akordioa sinatu berri du Garabiderekin, munduko hizkuntza gutxituak indarberritzen laguntzeko. 

Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek, Iraurgi Berritzenen bidez, 150.000 euro bideratu ditu aurten ere ekintzailetasuna sustatzeko. Joan den urtean jarri zuten diru-laguntza hori lehen aldiz, eta 2015eko deialdiari eustea erabaki dute Udalek. Langabezia tasa %14,2koa da Azpeitian, eta %13,9koa Azkoitian eta horregatik ari dira "lehentasuna" ematen ekonomia sustatzeari eta lanpostuak sortzeari bi herriak. Hala azaldu dute Urrategi Alberdi eta Eneko Etxebrriak, Azkoitiko eta Azkoitiko alkateek. Laguntza horiekin 61 lanpostu sortu zituen Iraurgi Berritzenek joan den urtean, eta helburu bera dute 2015erako.

Hiru lerrotan banatu dituzte laguntzak, 2014ko deialdian bezala: batetik, autonomoak edo hitzarmen sozialeko bazkideak daude. Haiei, gehienez, 2.500 euro emango dizkiete. Hamar bazkide baino gehiagoko enpresek, ordea, baldintza bereziak izango dituzte. Aurten, gainera, "berrikuntza gisa" aholkularitza ere eskainiko du Iraurgi Berritzenek. Bigarren lerroa ekonomia sozialera dago bideratuta eta sail horretako proiektuek ere 5.000 euro jasoko dituzte, gehienez. Azkenik, hirugarren esparruan daude berrikuntza enpresetan txertatzeko moduko proiektuak; gehienez, 10.000 euroko diru-laguntza jasoko dute. Hemen informazio zehatza eta osoa. Laguntzak dagoeneko eskatu daitezke, urte amaitu arte.

 

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Azkoitian daude egunotan, Urola Ikastolako ikasleekin. Iparraldeko gazte hauek ikasleen familietan daude, eta klaseetan parte hartzeaz gain, inguruko toki eta instituzioak ezagutzen ari dira. Atzo (asteartea) udaletxean izan ziren, Udalaren funtzionamendua ezagutzeko, eta Urrategi Alberdi alkateak eta beste udal ordezkari batzuk pleno aretoan egin zien harrera. Orduerdiko bixitan Udalak herritarren partaidetza sustatzeko egindako lana azaldu diete udal ordezkariek ikasleei, eta Azkoitiaren inguruko informazioa emateaz gain, eskertu egin zien egindako bixita.

Herritarren aspaldiko eskariari erantzunez, herrian beste komun publiko bat jartzea erabaki du Udalak. Eguraldi txarra medio, luzatu egin dira komun berri hori instalatzeko lanak, baina atzotik (asteartea) martxan da. Liburutegi ondoan jarri dute, eta bi zati ditu: kanpoan, tentekako txizalekuak ditu, batetik, eta bestetik, itxitako komuna. Azken gune horretan haurrak aldatzeko tokia eta eskua garbitzeko iturria ere baditu, eta behin erabilita, automatikoki garbitzen da gune berria. 

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkiote Garabideri. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten diete eta, bide batez, euskarak haiengandik ere ikasteko aukera eskaini. Guzti hori dokumental batean bildu dute eta Euskal Herriko hainbat tokitan ari dira aurkezten. Asteazkenean, (hilak 25), Azkoitira ekarriko dute dokumentala, Udalak Garabiderekin hasitako elkarlanaren seinale. 19:00etan izango da emanaldia, Elkargunean.

 Hemen duzue dokumentalaren trailerra

 

Azkoitiko San Jose Floreagako ikasleak eta Xabier Munibe ikastolako DBH ikasleak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala partehartzea bultzatuz. Programa hau Azkoitiko Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du. Aurtengoa, hamabigarren ikasturtea dute jardun horretan, urtero urtero gai ugari jorratuz. 860 ikasle inguru ari da proiektuan beraien ikas-komunitate osoaren inplikazioarekin.

Aurtengo gaia, "Elikadura jasangarria" da eta adinari egokitutako diagnostiko eta ekintzak burutzen ari dira une honetan. Txikienek, horma-irudi eta jolasen bidez elikagaiak ezagutzen ari dira; 6-11 urtekoek, elikadura eta osasuna, elikadura eta sortzen ditugun hondakinak, "kontsumo taldeak", kontsumitzeko beste modu bat... lantzen ari dira, eta 12-16 urtekoek eta nagusienek berriz, alperrik galtzen den janari kopurua aztertzen ari dira, gosea, baserrien garrantzia, bertakoa kontsumitzearen garrantzia, elikadura ekologikoa, kontsumo taldeak... Beraz, haur hezkuntzatik hasi eta DBHko 4. maila-arteko ikasleak ari dira lanean, herria geroz eta jasangarriagoa bilakatzen laguntzeko.

 

Martxoaren 28an izango da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia eta aurtengo lasterketa berrikuntza ugarirekin iritsiko da. Izan ere, maratoi erdia eta lasterketa herrikoiaz gain, patinatzaileek ere parte hartzeko aukera izango dute. Patinatzaileak 16:10ean abiatuko dira, lasterketa herrikoia 16:15ean hasiko da eta maratoi erdia, berriz, 16:30ean. Beste berrikuntza bat txipari dagokio; dortsalean ezarrita egongo baita. Dortsalak, berriz, irteeratik 200 metrora banatuko dituzte, 11:00etatik 16:00etara.

Korrikalariak irteera puntura eramateko autobus zerbitzua indartu da. Honela, Azpeititik lehen autobusa 14:30ean irtengo da igerilekutik, eta ondorengoak berriz, Loiolatik irtengo dira, 15:45era bitartean. Bestetik, igerilekuan, dutxa eta aldagela zerbitzuak jarriko dituzte, eta ludoteka zerbitzua ere izango da 3 eta 10 urte bitartekoentzat, 14:30etik 19:30era. Horretarako, aurrez izena eman behar da, 943150095 telefono zenbakian edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.  

Lasterketan eman daiteke izena jada, bai internet bidez eta baita Azkoitiko Plaza berri Sporten. Martxoaren 20tik aurrera garestiagoa izango da izena ematea.

Lasterketari buruzko informazio zehaztua, hemen.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
3