Azkoitian etxebizitzak eta lokal komertzialak errentan hartu eta ematea sustatu nahi du Udalak, eta horretarako erraztasunak emango ditu. Diru-laguntza bereziak onartu ditu, hiru motatakoak, bai etxebizitzak errentan hartu edo eman nahi dituztenentzat, bai lokal komertzial hutsak errentan eman edo hartu nahi dituztenentzat ere.Helburuak argiak dira: gazteei emantzipazio bidean laguntzea, herrian hutsik dauden etxeak alokairu sozialera bideratzea, eta negozio berriak jarri nahi dituzten herritarrei lagundu eta aldi berean herriko lokal hutsak betetzea.
Dagoeneko eskatu daitezke laguntza horiek. Etorri zaitez udaletxera eta bertan egingo dizkizugu tramiteak.

Hemen duzue laguntzen inguruko informazio orokorra

 

Haur literatuaren nazioarteko eguna izan da apirilaren 2an, baina orduan Aste Santua zela eta, ospakizunak atzeratzea erabaki zuten Aizkibel Udal Liburutegiak eta Gazteria Sailak. Horregatik, asteburu honetan egingo da egun hori gogora arazteko ekimen nagusia: larunbatean (hilak 25), liburu azoka egongo da Kontzejupean, 11:00etatik aurrera. Bertaratu eta parte hartzera animatu nahi ditu Udalak Azkoitiko haur zein helduak. 

Etxeetako argindar energia murrizteko tresna abian da jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina martxan du herritarrei etxeetako energia kontsumoa jaisten laguntzeko, eta Azkoitiko Udalak tresna hori erabiltzera animatu ditu azkoitiarrak. Egitasmoa Rubiko herrialdean (Herrialde katalanak) jarri zuten martxan orain hilabete batzuk, eta energia kontsumoa %18 murriztea lortu dute. Orain, Gipuzkoan berdina lortzea nahi da, eta Foru Aldundiko arduradunek aurreikusi dutenez, egitasmoan parte hartzen dutenek, urteko argindarrean %10 aurreztu dezakete. Herritarrek izena eman dezakete jada www.argitu.eus webgunearen eman dezakete izena. Etxeko kaxa elektrikoan neurgailu digital bat jarri eta kontsumo elektrikoaren historikoa kontsultatzeko baimena eman behar dute kanpainan parte hartu nahi dutenek. Aipatutako neurgailua aplikazio informatiko bat da eta etxebizitza bakoitzaren "aholkulari energetiko pertsonalizatu" bihurtuko litzateke.

Euskara zerbitzuak urtero ematen diru-laguntza batzuk eskatu daitezke jada. Honakoak dira eskatu daitezken laguntzak:

- Enpresetan euskara planak martxan jartzeko laguntzak. Laguntza eskatzeko azken eguna: uztailak 15

- Euskara ikasteko eta uda ikastaroetako laguntzak. Eskatzeko azken eguna: irailaren 25a.

- Errotulu, irudi korporatibo, web orri eta programa informatikoen euskaratzeko laguntzak. Eskatzeko azken eguna: urriaren 30a.

Informazio gehiago

Ingurumen sailak urtero ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Irabazi asmorik gabeko erakundeei eta taldeei ematen zaizkie diru-laguntza horiek, ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko. Laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 6an amaitzen da eta hemen dituzue eskuragai oinarriak eta eskaera orria

Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguez, eta Erakunde Publikoetarako zuzendari Pablo García Azkoitiko San Jose egoitzan izan dira Udaleko alkate Urrategi Alberdi eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi Esther Lizarralderekin batera, gaur (osteguna), egoitzako egoera bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo hilean sinatuko dute udal egoitza Diputazioari eskualdatzeko hitzarmena eta beharrezkoa den azken izapidea egingo dute Aldundia zentro horren kudeaketaz arduratu dadin, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak xedatutakoa betez. Gipuzkoako 16 udal egoitzen kudeaketa bere gain hartuko du Aldundiak 2018. urtea baino lehen. Esku aldatzearen ondoren ere egoitzaren kaliteta eta zerbitzu ona bermatzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeek, eta orain arteko urteetan egoitza horretan karidadeko lekaimeek, herritarrek eta langileek egindako lana goraipatu dute.

Azkoitiko gazteak ez daude geldirik egoteko. Hala erakutsi zuten iazko udaberrian Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuan. Herriko gazteak elkartu eta elkarrekiko zubiak eraikitzeko balio izan zuen prozesu hark, eta besteak beste, Azkoitiko Gazteen Eguna antolatzeko konpromisoa hartu zuten bertaratutakoek. Lanean aritu dira udazkenetik eta iritsi da emaitza: larunbat honetan (apirilak 18) egingo da Azkoitiko Lehen Gazte Egune. Txupinazoarekin hasiko da eguna, 11:00etan, eta berehalakoan jokoak izango dira plazan. 6 laguneko gazte taldeak elkarrekin lehiatuko dira jokoetan, eta irabazleek sari berezia izango dute: astebukaera bat Bertizen eta abentura ekintza bat. Izena emateko epea luzatzea erabaki dute gazteek eta hala, egunean bertan ere eman ahalko da izena. Beraz, animatu eta parte hartu! Izena facebooken (gaztien herrixe), udaletxeko sarreran edo i gaztean eman behar da izena, aurretik, eta bestela egunean bertan, plazan.

Etxeak errentan hartzeko diru-laguntzak eskatu ditzakete jada gazteek, ekainaren 1era bitartean, Udaleko Harrera bulegoan. Laguntza horiek hiru helburu nagusi dituzte: gazteei beren emantzipazio bideak eta helduen mundura sartzeko prozesuan laguntzea, Azkoitian alokairuko etxebizitza sustatzea, eta irisgarritasun baldintzak betetzeko dituzten alokairuko etxebizitzak eskuratzea sustatzea. Informazio gehiago: 943 85 71 51

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
3