1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko hilerriko errausketa labean ematen diren zerbitzuak arautzeko ordenantzaren aldaketa hasierako onespena.
3.- Azkoitiko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko kontratuaren esleipenaren onespena.
4.- Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen kudeaketa materialerako, Azkoitiko udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko kudeaketa gomendioa arautuko duen hitzarmenaren onespena.

Abenduaren 2an, ostiralean, Euskararen Kale Neurketaren emaitzak aurkeztuko dira Elkargunean, 18:30ean

Udalak lau urtez behin egiten du hizkuntzen erabileraren kale neurketa, Soziolinguistika Klusterraren eskutik. Aurten egin da azterlana, eta abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, emaitzen aurkezpen ekitaldia egingo da. Ostiralean izango da, hilaren 2an, Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean. Euskararekiko interesa duten herritar eta eragileak gonbidatuta daude ekitaldira.

Garapenean Bidelagun azoka, bertako ekoizleen produktuen salmenta eta bolillo lanen erakusketa izan dira nagusi gaur goizean Herriko plazan. Bizkargi Musika Eskolako musikariak eta dantzariak, Txalkor Txistulari Taldearekin batera, kalera atera dira. Eguraldia lagun, animatua izan da goiza. Horra irudiak. 

Ilusioz atera dira kalera gaur danborjoleak, eta baita, hotzari aurre eginez, kalera atera diren herritarrak ere. Azkoitia, Diana,  Idiarena, Deba, Umore Ona, Xoxote eta beste hainbat piezen artean, umorea eta giro ona izan dira nagusi. Ikusi iruditan gauak eman duena:

San Andres egunaren atarian, asteburu bete-betea dute azkoitiarrek aurretik. Gaur gauean pilota izango da protagonista, eta lau eta erdiko txapeldunek eskuz binakako txapelketari emango diote hasiera Gurea Frontoian. Joseba Ezkurdia eta Julen Martija batetik, eta Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta izango dira norgehiagoka lehen mailako pilotarietan. Ikuskizuna bermatuta dago.

Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko eguna izanik, Eudelen erakunde adierazpena partekatzen dugu zuekin duen interesagatik:

"Azaroaren 25ean emakumeen beraien eskubidea aldarrikatu nahi dugu, espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta horiez gozatzeko, herritartasun osoari dagokien eskubideak bermatze aldera. Hitz batez, norberaren askatasun indibidual eta kolektiboaren garapena bermatzea.

Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna dugu. Udalak bihar, ostirala, 18:30ean Herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten die herritarrei.
“Sexismoaren hariak eten!” lelopean, isilunea egingo da emakumeen aurkako indarkeria adierazpen guztiak errotik eteteko aldarrikatuz, baita sarritan normaltasunez hartu ohi diren jokabide matxista guztiak ere.

Tags:

“Urola Erdia. Elkarrekin Eraldatzen 2022-2027” izenburupean, azken urtebetean Iraurgi Berritzenek, parte hartze prozesu zabal baten bidez, landutako plan estragikoa aurkeztu du gaur XX. Topaketen baitan. Jendetza bildu da ekitaldian, eta besteak beste, udal ordezkariak eta hainbat sektoretako eragileak bertaratu dira. Azkoitiko udaletik Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotziak hartu dute parte.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
3
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra