Datorren igandean, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi etorriko zaizkigu, urteroko bisitan. Bikoteak 12:30ean, Parrokia atarian, jarri du hitzordua Azkoitiko umeak agurtzeko eta gutunak jasotzeko, baina aurretik 11:30etik aurrera, kalez kale ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi. Gure herrira iritsi direla iragartzeko, San Martin ermitako kanpaia joko da. Kanpaia entzutearekin batera, haurrek jakingo dute Olentzero eta Mari Domingi bertan direla. Ludotekako haur eta familiekin batera ibiliko dira kalez kale Olentzero eta Mari Domingi, eta nahi duen oro batu ahalko da taldera.

Lehen bilera honetan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Dominguezek, Azkoitiko alkate Ana Azkoitiak, Zestoako alkate Mikel Arregik eta eskualdeko enpresa ordezkariek Urola Erdiko garraio publikoaren zerbitzuaren egoera eta dauden beharrak aztertu dituzte.

Ana Azkoitia alkatea, Zestoako alkate Mikel Arregi eta Urola Erdiko enpresa-sareko ordezkariak Azahara Dominguez foru diputatuarekin bildu dira gaur, eta testuinguru sozioekonomikoa eta garraio publikoaren egoera jorratu dute.

Ostiral honetan, abenduaren 22an, ezagutuko da nor den 2023ko Kirolari Onenaren izendapena jasoko duen kirolaria. 19:30ean, udaletxean izango da sari banaketa ekitaldia. Bertan 21 kirol diziplinetan aurtengo denboraldian gailendu direnei omenaldia egingo zaie oroigarri bana emanez.

Aurten estrainekoz kriketa gehitu da kirol modalitateen artean, eta kirol egokitua sartu da.

Tags:

Jarduketaren aurrekontua 3.875.514,47 eurokoa da, eta lanak egiteko hamar hilabeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

Datozen egunetan hasiko dira Txalonerreka eta Altamira lotuko dituen bide berria eraikitzeko lanak. Hasita daude topografia lanak egiten edota gunea hesitzen, eta aste honen amaieran ekingo zaie obrei. 3.875.514,47 euroko jarduera da, eta hamar hilabeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Obra estrategikoa da, garai batean Danobat enpresa kokatzen zen eremua eta Altamira hartzen ditu, hiri-garapenari jarraipena emanez. Malkorbide kaleko egungo errepidearen jarraipena izango da.

Udalak, inklusioaren alde aurrera egin nahian, egokitutako kulunka berria jarri du Jaurosoko parkean aniztasun funtzionala duten haurrentzat. Orain arte, antzeko ezaugarriak dituen kulunka bakarra Gaztaneneako parkean zegoen, eta orain, elementu integratzailea eta irisgarria den heinean. beste gune batera zabaldu nahi izan da aukera bera.

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak urtero antolatu ohi du aitortza ekitaldia odol emaileen elkartasuna eta altruismoa txalotzeko. Hitzorduaren helburua da egiten duten ekarpen sozialarengatik omenaldia egitea. Gaurkoan 47 gizon eta emakume izan dira omenduak, odola 25 aldiz eman dutenetatik hasi, eta 100 aldiz ematera iritsi direnen arte. Elkargunean izan da ekitaldia, Luis Arregi Ispisu, Mikel Arregi eta Juanjo Ruiz de Azua, elkarteko hiru kideak, buru direla. Bertan izan dira Ana Azkoitia alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Sonia Vazquez. Alkateak eskertza hitzak izan ditu taldearentzat eta emaileentzat.

Atzo arratsaldeko ezohiko osoko bilkurak 2024rako aurrekontuak onartu zituen. Udal gobernua osatzen duen alderdiak, EAJk, aldeko botoa eman zuen, eta oposizioko hiru taldeak, EH Bildu, Azkoitia Bai eta PSE-EE, abstenitu egin ziren bozketan.
Atzo onartutako aurrekontu bateratua 23.385.136€-koa da. Aurrekontu bateratuak erakunde publikoak barne hartzen ditu. Azkoitiko kasuan, Zubiaurre Elkarguneak 1.149.500,00€-ko aurrekontua izango du, eta Azkoitia Lantzenek 5.098.136€-koa. Azken kopuru horren zati handiena Txalonerreka eta Altamira arteko errepidea eraikitzeko erabiliko da. Udalaren aurrekontu propioa, berriz, 18.188.000€-koa da.

Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren baitan, Lehen Hezkuntzako ikasleak Gabonetako argien inguruko ikerlana burutzen ari dira, eta gaur goizean udaletxean izan dira ikasleen ordezkariak, Ana Azkoitia alkateari egiten ari diren lanketaren berri zuzenean emateko. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore Eskola Aktiboako haurrak izan dira udaletxean.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25