2021-2022 ikasturtean euskara ikastaroetara joan direnek dirulaguntza eska dezakete, Udalak diruz laguntzen duelako. Horretarako epea ostiralean, irailaren 30ean, amaituko da.
Udalak euskara ikasteko matrikularen %100 ordainduko du. Gaur egun, Azkoitian euskara ikastea doan da.
Halaber, UEUren eta EHUren uda ikastaroetara joateagatik ere dirulaguntza eska daiteke irailaren 30a baino lehen. Kasu horretan, matrikularen kostuaren %75a ordainduko du Udalak ikasle, langabetu, erretiratu nahiz pentsiodunen kasuan, eta %25 lanean ari direnei.

Tags:

Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, Soraluzeko emakumearen erailketa matxista gaitzesteko.
Elkarretaratzea bihar, asteazkena, izango da 18:30ean, Herriko plazan. Udalak herritarrak parte hartzera deitu ditu hilketa salatzeko. Bost minutuko isilunea egingo da biktimaren oroimenez.
Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du erasoaren aurrean, eta biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die.

Kasu askotan menpekotasuna duten pertsonen arreta eta zaintza familiak bere gain hartzen ditu. Bikotea edo seme-alaben bat izan ohi da normalean zaintza lanez arduratzen dena. Horrek, neke fisiko eta emozionala eragin ditzake zaintzailearengan, lan gogorra eta estua delako. Horregatik garrantzitsua da zaintzailearen sindromearen seinaleak antzematea prebenitzeko edota egoera zuzentzeko.
Udaleko Gizarte Ongizate sailak zaintzaileen zaintzaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu "Zaintzaileak zaindu!" lelopean. Hitzaldi bera bi egunetan eskainiko da, bata goizez eta bestea arratsaldez. Bertaratu nahi dutenek aukera dute hitzaldia entzuteko urriaren 3an, astelehena, 10:30etik 12:00etara Elkargunean, edota toki berean, urriaren 5ean, asteazkena, 18:00etatik 19:30era.

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- Hiri antolaketako araudietako 5. aldaketa zehatzaren hasierako onespena, 10. sektorea “Txalonerreka Ekialdea”, 13. area “Insausti” eta Araudi Orokorrari dagokiona.
3.- Azkoitiko Irisgarritasun Planaren onespena.
4.- Azkoitiko Udaleko langile izateko hautapen probetan parte hartu nahi dutenei beharrezko zerbitzuak emateagatik ezarririko tasa arautzen duen ordenantzaren
hasierako onespena.

Pedro Romero Vargas biolinistak eta Bernardo García Huidobro gitarristak osatzen dute Duo Sahir taldea eta larunbatean, hilaren 24an, Azkoitian izango da bikotea. Parrokian emango dute kontzertua 20:00etan. Sarrera doan izango da.
Hainbat obra eskainiko ditu bikoteak, biolinerako eta barrokoko baxu jarraiturako sonatekin hasi, eta gaur egungo musikarekin amaituz Piazzollaren Tangoaren Historiarekin, esaterako. Pablo Sarasate, Jesús de Monasterio, Enrique Granados, Manuel de Falla, Heitor Villalobos eta Astor Piazzolla konpositoreen obrak joko dituzte.

Tags:

Azkoitiko AEK Euskaltegiak Udalarekin elkarlanean 2022-2023 ikasturtean Mintzalagun, mintzapraktika egiteko taldeak eskainiko ditu. 13. edizioa izango da oraingoa. 
Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin; edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hementxe duzu aukera. Giro atseginean eta lagunartean, ahalegin handirik gabe, ordutegi arazorik gabe...zeuk erabakiko duzu noiz eta nola.

Partaideak talde txikietan batzen dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen dira parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzakideak kafetegian, taberna edo paseoan ibiltzeko bildu daitezke. Parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan. Edonork har dezake parte: euskararen bidea egiten ari denak, praktikaren bidez euskara hobetu nahi duenak edota euskaraz bizitzako aukera gehiagoren bila dabilenak.

Informazio gehiagorako deitu 607 612 697 / 943 857 175 edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. .

Tags:

Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea ireki du Lanbide enplegu zerbitzuak. Bi motatako laguntzak izango dira: negozio ideia bat duten ekintzaleentzako lerroa, batetik, eta bideragarritasun plana dagoeneko landuta duten eta jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileei bideratutakoa, bestetik.  Eskualdeko ekintzaileek Azpeitiko Udalaen aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak eta eskaerak. 

Ostegunean, irailaren 22an, berriro martxan jarriko da Pasira ekimena, udako atsedenaldiaren ostean. Udalak eta egitasmoan parte hartzen duten eragileetako ordezkariek pertsona nagusiak asteroko hitzordura gonbidatu dituzte, "giro ona sortzen delako, eta goiz atseginaz gozatzeko aparteko aukera delako". Hitzordua jarrita dago, ostegunero 10:00etan, Aizkibel Liburutegi aurrean elkartzen da taldea.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra