Hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko informazioa herritarrei zabaltzeko bidea hasi du jada Udalak. 'Azkoitianeta Garbi' lemapena, herritarrei ahalik eta informazio zuzenena zabaltzea da helburua, eta dituzten kezka, zalantza edo galderei erantzuna ematea. Horretarako, informazio bulegoa zabaldu du herriko plazan, (Azkoitia Lantzenenen lehengo bulegoan) eta bertan, egunero, bi pertsona egongo dira herritarrek dituzten zalantza edo galdera guztiak argitzeko. Horrekin batera, datorren astean herritarrekin bilerak egingo dira, hauek ere informazioa eman eta herritarren zalantzak argitu eta euren ekarpenak jasotzeko. Sistema berriak aldaketa bakar bat ekarriko du: birziklatu ezin diren hondakinan, orain arte edukiontzi grisean jasotzen zirenak, ateaz ate jasoko dira, eta gainerako hondakinan, lehen bezala, edukiontzi bidez bilduko dira. Urrategi Alberdi alkateak azaldu duenez, "aldaketa txiki hori eginda, ordainetan jasoko ditugun onura handiak izango dira, baita ekonomikoak ere, eta horregatik merezi du egitea". Azkoitiko bulegoan egongo diren hezitzaileek, berriz, herritarrei laguntzeko daudela nabarmendu dute: "Adaketa erraza eta sinplea da, baina normala da herritarrek zalantzak edo kezkak izatea. Horiei laguntzeko egongo gara gu eta dituzten galderak lasai egitera animatzen ditugu: bai bulegoan bertan, bai telefonoz, bai e-mailez eta baita udal webgune bidez ere".

 

Iraurgi Berritzenek apirileko sozioekonomia txostena kaleratu berri du eta txosten horren arabera, apirilean 808 langabetu egon ziren Azkoitian. Langabezia tasa, berriz, %13,6koa izan zen. Hemen duzue eskuragarri txosten osoa

Mintzalagun egitasmoaren barruan, hitzaldi berezia izango da gaur, ostirala. (hilak 9). Juan Carlos Merino idazleak eta mintzakidea literaturaz eta erotismoaz arituko da, 19:00etan, Elkargunean eta horren ondotik, mintzakideek afari-merienda egingo dute Orbela tabernan.

Uda ate joka ari da eta Andramaixetara begira, festak hobetzeko ahalegina egin nahi du Udalak. Horretarako, eta iaz ekindako bideari segituz, herritarrekin partaidetza prozesu bat martxan jarri du, baina pauso bat gehiago emanez: "Iazko parte hartze saioak nahiko berandu hasi genituen eta programaren bizkar hezurra nahiko itxita eraman genuen bileratara. Hori hobetze aldera, aurten prozesua lehenago hasi dugu, egitaraua 0tik hasita prestatzeko moduko ekarpenak jasotzeko", hala azaldu du Jesus Oteiza festetako zinegotziak. Galdetegi bat prestatu dute horretarako, eta dagoeneko bildu dira herriko hainbat eragilerekin, galdeketa hori banatu eta euren iritzia jasotzeko. Eta udal webgunean ere jarri dute galdeteka betetzeko aukera, hasierako leihoan (edo hemen klikatuta). Maiatzaren 14ra arte egin ahalko dira proposamenak. Proposamenak bidaltzera animatu ditu Oteizak herritarrak.

 

Maiatzarekin batera, badator aurten ere udaberriko musikaldia. Larunbatean hasi (maiatzak 10) eta hilabetea amaitu arte, lau emanaldi egingo dira Kanta Kutz konbentuan, guztiak ere berezitasun propioarekin. Izan ere, ahalik eta eskaintza zabalena egiten saiatu dira aurtengoan ere; emanaldi klasikoenetik hasi eta garaikideenera arte, ahalik eta publiko zabalenera iristeko helburuarekin. Hala, orkestra baten emanaldi bat, saxofoi laukotearen beste bat, kontratenore eta laud baten hirugarren bat eta abesbatzea eta Ensemble talde baten arteko fusio bat entzuteko aukera izango da, Orquesta de Camara Empordá, Sigma Proyect, Jose Hernandez Pastor, Manuel Minguillon, Kaabestri Ensembre eta Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Emanaldi guztiak Santakutz komentuan izango dira, 18:30ean, doan, eta nahi duenarentzat autobusa ere egongo da, 18:00etan, Eroski txikiaren aurrean.

 

Iazko esperientzia pilotuaren emaitza onak kontuan hartuta, aurten ere herrritarrekin elkarlanean prestatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015eko aurrekontuak. Aurten ere 500.000 euro zertan inbertitu herritarren esku utzi ditu, proiektuak eurek erabaki ditzaten. Gaia aztertzen asteko aurreneko bilera datorren asteazkenean egingo da, hilaren 7an, Elkargunean, 18:30ean. Hemen duzue ikusgai egitasmoaren inguruko informazio osoa eta baita bileren egutegia ere.

Iaz, aurreneko aldiz, Urola erdian jarri zituen martxan partaidezako aurrekontuak Diputazioak, eta aurten proiektua zabaltzea erabaki du: Urola erdian ez ezik, Bidasoaldean, Oarsoaldean eta Tolosaldean ere egingo dituzte.

 

Xabier Munibe haurreskolan matrikulatzeko epea datorren astea zabalduko dute; zehazki, maiatzaren 5etik 14ra bitartean eman ahal izango da izena. Tarte horretan, maiatzaren 10ean, ate irekien saio bat egingo dute haurreskolan bertan, izena eman nahi duten gurasoek bertako funtzionamendua eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Goizeko 11:00etan hasiko da ate irekien saio hori. Informazio gehiagorako: 943 080 737.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25