Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimenaren barruan, Urola Erdiko herritarrek zazpi egitasmo aukeratu zituzten iaz 500.000 euro inbertitzeko. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta horren jarraipena egiteko batzordeak osatu dira. Astelehenean, hilaren 28an, 18:00etan, Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko batzordea egingo da Azpeitian, Baigeraren egoitzan.
Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko 65.000 euroko inbertsioa egitea adostu zuten, parte hartze prozesu baten bidez, Urola Erdiko biztanleek.

 

Iragarri baino egun bat beranduago, baina eguzkipean eta umoretsu joan zen atzo umeen danborrada. 17:30ean puntuan atera ziren 250 umetik gora Santa Klara auzotik, eta une horretatik aurrera, kolorez eta danbor hotsez jantzi zituzten Azkoitiko kaleak. Jendea lepo gerturatu zen umeen desfilea ikustera ere, eta giro ederra izan zen Azkoitiko kaleetan. Aurreneko geldialdia Balda plazan egin zuten, pieza batzuk jotzeko, eta geldialdi nagusia, plazan. Bertan, abanderatuak udaletxeko balkoira igo ziren danborjoleek pieza guztiek jotzen zituzten bitartean. Ondoren, merienda izan zuten Umore Ona elkartean, eta frontoian amaitu zuten danborrada. Danborradako argazki eta bideo gehiago, udalaren facebook atalean.

Eguraldi txarra medio, umeen danborrada atzeratzea erabaki dute antolatzaileek eta igande arratsaldean egingo da azkenean. 17:30ean hasiko da, Santa Klaratik, eta eguraldia asko okertzen ez bada, iragarrita zegoen ibilbidea egingo du.

Bihar (larunbat) arratsalderako euria dago iragarrita, baina danborrada egin ala ez, bihar arratsaldeko 16:00etan erabakiko dute antolatzaileek. Ordu horretan egiten duen eguraldiaren arabera, ateratzea edo danborrada atzeratzea erabakiko dute eta erabakia megafonia bide zabalduko da. Atzeratzeaz, igande arratsaldean egingo da danborrada, 17:30ean eta ez goizean, aurreikusita zegone bezala, goizean 'bataio berritzea' dutelako haur batzuk.

 

Asteazkenean plastikoz betetako basura poltsa bat jaso zuen Udalak Urola Ibaitik. Jarrera hori salatu eta arduraz jokatzeko eskatzen zaie herritarrei: ibaiak, mendiak eta ingurumena zaintzea guztion ardura da eta hondakinak bereizi eta dagozkien edukiontzietan sartzea ere bai. Horregatik, arduraz eta gizalegez jokatzeko eskatzen zaie herritarrei.

Landa eremuetan Internet zerbitzua bermatu nahian ari da  Udaleko Ingurumen saila, eta Guifinet sistemak herrian izan ditzazkeen aukerak aztertzen aritu da. Sistema horren ingurukoak azaltzeko hitzaldia emango du gaur (hilak 23) Elkargunean, 18:30ean.

Azkoitiko landa eremuetan ganadu eta abereak aske ibiltzen dituzen herritarrei honakoa adierazi nahi die Udalak: nobere jabetzako ahuntz, behor, behi zein ardiek nobere lursailean ibili behar dute, besteen sailetan kalterik ez sortzeko.Ganadu jabearen ardura da bereak ez diren sailetara animali horiek ez joateko neurriak hartzea (lotzea, itxitura egitea, ....), eta hala egin ezean, animalia horiek sorturiko kaltearen erantzulea animali jabea izango da.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25