Familientzat edota haur eta gaztetxoentzat ekoiztutako "Munduari itzulia 80 egunetan" antzezlana aurkeztuko du larunbatean Glu Gluk Azkoitian. Hitzordua, hilaren 12an, 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Sarrerak aurrez eros daitezke www.azkoitia.eus/agenda edo www.entradium.com atarien bidez lau eurotan.
Antzezlanaren egilea Galder Perez da eta Ugaitz Alegriak zuzendua. Andrea Covadongak, Jon Casamayorrek, Sara Barroetak eta Leire Ormazabalek osatzen dute aktore taldea.

Udalak elkarretaratze isilarekin eta lore eskaintzarekin ospatu du gaur Oroimenaren Eguna. Eguerdian, Javier Zubizarreta alkatea buru dela, alderdietako hainbat ordezkari elkartu dira Intsausti aurreko lorategian herriko biktimak oroitzeko. Bost minutuko isilunearen ostean, "Oroimenean" eskultura aurrean lore eskaintza egin dute biktimen omenez.

Azkoitiko Udalak zabalik du etxebizitzaren alokairua ordaintzeko hainbat kolektibori zuzendutako dirulaguntzen eskaera egiteko epea. Laguntza eskatzeko azken eguna azaroaren 29a da.

Alokairua ordaintzeko laguntza eska dezakete 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, mugikortasun urria edota ezgaitasun absolutua duten pertsonek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 65 urtetik gorakoek eta alargunek. Eskatzaileek bizi diren etxea alokairuan izan behar dute, edota abenduaren 29a baino lehen alokairu kontratua sinatzeko konpromisoa hartu.

Tags:

Usadioari jarraituz, kanpai hotsa izango da nagusi herrian ostiralean, hilaren 11n, San Martin egunean. Herritarrek aukera izango dute ermitara igo eta kanpaia dantzan jartzeko. Ohitura zahar horrek jatorria XVI. mendean du. Nonbait 1555ean ekaitzak sekulako kalteak eragin zituen eta handik aurrera, konjuru gisa, laino beltzak ikusi orduko, badaezpada, kanpaia jotzen omen zuten.
Ermitara igotzen direnek, halaber, San Martin ondaregunea bisitatzeko aukera izango dute Munibe Arkeologia Taldearen eskutik. Museoa zabalik egongo da goizez 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Bisita gidatuak eskainiko dira 12:00etan eta 17:00etan.

Tags:

Udalak Oroimenaren Eguna ospatuko du ostegunean, azaroaren 10ean herriko biktima guztien memorian. Goizeko 12:00etan, Intsausti Jauregi aurreko zelaian, bost minutuko isilunea egingo da eta lore eskaintza egingo da 2007an biktimak ahanzturan eror ez daitezen jarritako "Oroimenean" eskulturaren aurrean.
Udalak herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egiten die.

Iraurgi Berritzen ekintzailetza arlotik, eskualdatzearen gaia lantzen ari da merkataritza eremuan azkeneko bizpahiru urteetan, kontua da, arazoa ez dela mugatzen jarduera zehatz bati baizik orokorra dela eskualdatzearen arazoa.
Horrela ikusi da eraikuntza arloko hainbat enpresetara gerturatu denean lan taldea enpleguko gaietaz galdezka. Eraikuntza lanbide bezala hartzeko prest dagoen jende falta nabaria da, eskatzen duen dedikazio eta sakrifizioa tarteko.

Aizkibel Liburutegiak Zientzia Tailerrak antolatu ditu Zientzia Astearen bueltan. Tailerrak azaroaren 9an eta 10ean izango dira. Eraiki zure zelula eta Hidrogeno berdea izenburupean, saioak LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleei zuzenduta daude.
Egun bakoitzean bi saio eskainiko dira, bata 17:30ean eta bestea, 18:45ean. Plaza kopurua mugatua denez parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izen-emate epea urriaren 27tik azaroaren 8ra egongo da zabalik. Liburutegian bertan eman ahalko da izena edo telefonoz 943 85 08 98 zenbakira deituta. Saioak doan eskainiko dira.

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak hitzaldi informatiboa antolatu dute aldez aurreko borondateei edo bizi testamentuari, eta heriotzaren ondorengo tramiteei buruz. Saioa azaroaren 8an, asteartean, izango da 19:00etan Elkargunean.
Bizi testamentua agiri bat da, eta bertan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean, eta baita esaterako, hildakoan zer nahi duen egitea bere organoekin. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra