Kirola izango da nagusi asteburuan Azkoitian. Larunbatean Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia izango da eta igandean, berriz, Azkoitiko Duatloia. Lasterketen ondorioz, trafikoan zenbait aldaketa izango dira. 

Ikusi hemen informazio zehatza

Roy Loney beteranoak berriro eszenatokia partekatuko du Señor No taldearekin. Oraingoan Azkoitiko Elkargunean. Antolatzaileen esanetan, "Donostiako mutilek The Flamin' Groovies taldearen rock-and-roll klasikoak joko dituzte, Loneyren gidaritzapean. Izan ere, zer hobe zale porrokatu batzuk baino erabateko sinesgarritasuna islatzen jarraitzen duen 60 urtetik gorako mito bati laguntzeko?". Diotenez, "larrua utziko dute The Flamin' Groovies taldearen garairik puristenetako doinuak publikoari helarazteko, izarrak inoiz baino gehiago distiratu dezan".Hasierako gonbidatu gisa Los Bracco taldeak joko du. 2013an Donostiako Gros auzoan sortua, "abesti dantzagarri, zuzen eta gogoratzeko errazak jotzen ditu". "Bendita esquizofrenia", bere lehenengo lanaren aurkezpenean murgilduta dabil taldea.

Urola Ikastolak Italiako Padua hiriko Maria Auxiliadora ikastetxe salesiarrarekin duen elkartruke hitzarmena tarteko, atzo arratsaldean udaletxean bisitan izan zen hango ikasle talde bat. Javier Zubizarreta alkateak egin zien harrera, Ana Azkoitia eta Nekane Larrañaga zinegotziekin batera.Atsegina bisita, liburu bat ere oparitu zioten alkateari. 40 laguneko taldea osatzen dute eta erdiak Azpeitian daude. Egun hauetan, udaletxea ez ezik, Guggenheim Museoa, Eusko Legebiltzarra, Eureka Zientzia Museoa edota Galarretako frontoia bisitatuko dituzte.

Arturo Garate udal arkitektoa gonbidatu dute gaur EITBko Faktoria saiora. Aizkibel Liburutegiari buruz mintzatu da. Alemaniako AD arkitektura aldizkariak munduko 10 liburutegi ederrenen zerrendan sartu baitu Juan Beldarrain arkitektoaren obra hau. 

Ibilgailuei Plaza Berrira sarrera moztuko zaie bihar goizeko (apirilak 12) 9:00etatik asteazken goizeko 9:00etara bitartean. Plaza Berriko zebra bidean ez labaintzeko tratamendua eman behar dute eta horretarako ezinbestekoa da kalea ixtea 24 orduz.
Kale Nagusitik datozen ibilgailuek ezingo dute beraz Errexil parean Plaza Berrira sartu. Zama lanetarako, Parrokia aurreko sarrera erabiliko da bitarte horretan.

Txalo Produkzioak ekoizturiko "Mollie Malonen ipuin sinestezinak" antzezlana taularatuko da larunbat honetan, apirilaren 9an, Baztartxo Antzokian. Haurrei zuzenduriko antzezlan hau arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera lau euro kostako da. Sarrerak lehiatilan bertan eskuratu ahalko dira, antzezlana hasi baino ordubete bat lehenagotik.Mollie Malone neska oso berezia da eta bere aitonaren erloju-dendara joaten da bere urtebetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonaia berezi ezagutuko ditu. Haiekin jolastuz, barre eginez eta hausnartuz konturatuko da zer nolako garrantzitsua den denboraz gozatzea. Istorio magikoa eta dibertigarria.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25