Udalak Hirigintza Arau Subsidiarioen Testu Bateratuaren 5. aldaketa dokumentuari hasierako onespena eman dio. Aldaketak araudi orokorrari eta 10 HE Txalonerrekako eta 13 HE Intsaustiko esparruei eragiten die. Hori horrela, informazio publikoko epealdian egonik, herritarrentzat jardunaldi irekia antolatu da. Azaroaren 24an izango da Udaleko udalbatza-aretoan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, talde idazleak proposamenaren edukia azalduko da eta herritarren galderei erantzungo zaie.

Tags:

Herrilab+700 egitasmoaren baitan, Udalak maiatzetik azarora bitartean Herri Plana, modu partekatuan, lantzeko parte-hartze prozesua garatu du. Udal ordezkari politikoek, udaleko teknikari eta langileek, herriko eragile eta elkarteek, eta herritarrek hartu dute parte. Prozesuak eman du bere emaitza eta Herri Planaren laugarren zirriborroa da esku artean duguna. Dokumentua baloratzeko eta osatzeko, Udalak herri batzarra deitu du biharko, hilaren 16rako. Lansaioa irekia da eta Elkargunean izango da 18:00etan.

Tags:

Udalak 2022-2023 ikasturteari begira, Guraso Eskola jarri du martxan. Ekimena ez da berria, baina 2019tik etenda egon da, pandemia tarteko. Aurten berriro heldu nahi izan zaio egitasmoari, eta horretarako bat egin dute Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak eta Berdintasun, Prebentzio eta Gazteria arloek.

Orain antolatu den Guraso Eskola Lehen Hezkuntzako seme-alaben gurasoei edo tutoreei zuzenduta dago, eta azaroan, abenduan eta urtarrilean garatuko da. Guztira zortzi saio aurreikusten dira eta astearteetan izango dira Elkargunean, 15:15etik 16:45era. Asmoa da eskaintza bera zabaltzea DBHko ikasleen gurasoei aurrerago, otsailetik apirilera bitartean, hain zuzen.

Aste honetan bertan banatuko dute etxez etxe San Andres jaien bueltan Udalak prestatutako egitaraua. Azken bi urteetan ez da festarik izan, eta herritarrak gogotsu daude San Andresez gozatzeko. Asteburu honetan bertan hasiko da festa giroa. Izan ere, larunbatean, hilaren 19an, Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Iraurgi Abesbatzak "Oi, lur" dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan. Sarrera daon izango da. Jarraian, Herriko plazan, 23:00etan, Huntza taldearen kontzertua izango da.

Azkoitiko Udalak administraria kontratatuko du Lanbidek diruz lagunduta. Lanpostua lanaldi osokoa da eta sei hilabeteko iraupena izango du. Hautagaiek
Lanpostura aurkeztu nahi duten hautagaiek azaroaren 16ra bitartean egin dezakete eskaera.
Eskaintzaren erreferentzia 162022013336 da, eta hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek Lanbideko bulego batean edota erakundearen web orriaren bidez eman beharko dute izena LOTURA HONETAN.

Odol Emaileen Elkarteak 43 odol emaile omendu zituen, atzo arratsaldean Elkargunean izandako ekitaldian. Aitortza eta eskertza hitzak izan ziren nagusi, bizitzak salbatzen dituztelako erakusten duten altruismoari eta elkartasunari esker. Ekitaldian hartu zuen parte Javier Zubizarreta alkateak.
Azkoitiko herriak eta azkoitiarrek egiten duten ekarpena eredugarria izaten jarraitzen du urtez urte, alkateak gogora ekarri bezala. Javier Zubizarretak eskertza hitzak izan zituen bai odol emaileentzat, bai elkarteko boluntarioentzat, "harro" dagoelako. "Gaur -esan zuen atzoko egunagatik- San Martin eguna da, eta kanpai hotsa ez da eten egun osoan.

San Martin eguna izanik, hainbat eta hainbat ikasle eta herritar igo dira gaur ermitara, usadio zaharrak agindu bezala, kanpaia jotzera. Javier Zubizarreta alkateak ere leial eutsi dio urteroko bisitari, eta Ana Azkoitia alkateordearekin gerturatu da San Martinera.
Eguraldia lagun, jendetza bildu da goiz partean, mezatara joateko, eta baita Munibe Arkeologia Taldeak San Martin Ondaregunean eskainitako bisita gidatuaz gozatzera ere. Arratsaldeko 17:00etan, izango da berriro bisita gidatuan parte hartzeko aukera.
Espero dezagun kanpai hotsek ekaitzak uxatuko dituztela.

Tags: ,

Ahobizi eta Belarriprest txapak datorren astean banatuko dira, hilaren 14tik 17ra

Badator Euskaraldia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Zazpi egun falta dira, eta oraindik izena eman ez dutenak oraindik garaiz dabiltza. Herritarrek www.euskaraldia.eus atarian dute izena emateko aukera. Aurreko edizioren batean izena eman zutenek, gainera, ez dituzte datu guztiak berriro eman beharko, parte-hartzea berrestearekin nahikoa da. Edonola ere, udaletxeko eta Elkarguneko harreran izen-emate orriekin batera kutxak jarri dira, herritarrei izen-ematea errazteko.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra