Larunbatean, hilaren 8an, hasiko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloa. Hiru herritan ospatzen da, Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran, hain zuzen. Antolatzaileek gaur goizean aurkeztu dute egitaraua Bergaran eta bertan izan da Kultura zinegotzi Sonia Vazquez. Aurtengo edizio César Franck konpositorearen omenez joango da haren jaiotzaren 200. urteurrena dela-eta. Azkoitiko Parrokian hiru kontzertu eskainiko dira, urriaren 8an, 15ean eta 22an. Sarrera doan izango da eta hirurak 20:00etan izango dira. Lidia Ksiazkiewickz organista poloniarrak irekiko du zikloa.

Tags:

Xabier Munibe ikastolako LH4ko neska-mutilak bisitan izan dira gaur goizean udaletxean. Javier Zubizarreta alkateak hartu ditu osoko bilkuren aretoan, eta udalbatzaren funtzionamenduaren eta arduren zertzelada batzuk eman dizkie gaztetxoei. Halaber ikasleen jakin-mina asetzen eta egindako galderei erantzuten saiatu da alkatea, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi udal ordezkariekin batera.

Tags:

Javier Zubizarreta alkatea Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzekin elkartu da herriko ikastetxeen eta irakaskuntzaren inguruko gaiak jorratzeko asmoz.
Azkoitian bertan bildu dira, alkateak hala eskatuta, eta horrela, Gaztanenea Formazio Zentroa bisitatzeko aukera aprobetxatu dute, eta bertan kokatzen diren Hizkuntza Eskolaren gela desplazatuak ikusi dituzte.
Alkateak bidelagun izan ditu Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziak eta Hezkuntza sailburuari zenbait hobekuntza egiteko beharra helarazi die, herriko eskolek egindako eskaerekin batera.

Tags:

Udaleko Berdintasun arloa Azkoitiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III Plana lantzen ari da. Horretarako, Udalak prozesu parte-hartzailea jarri zuen martxan joan zen martxoan, eta ordutik hona aurreko planaren balorazioa eta egoeraren diagnostikoa landu dira talde eragilearekin, udaleko teknikari eta langileekin, eta herritarrekin elkarlanean. Orain, Berdintasun Planaren zirriborroa landuta, ekarpenak jasotzeko unea iritsi da dokumentua osatu ahal izateko. Berdintasun arloak gai horretan interesa duten herritarrak deitu ditu urriaren 6an, 18:00etan, Elkargunean egingo den lan saiora.

"Denon artean planaren zirriborroa osatzea izango da helburua, ideiak, beharrak eta proposamenak jasoaz", dio Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak.

Azkoitiko III.Berdintasun Planak, kontuan izango ditu EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren printzipioak eta lan estrategiak, besteak beste: Gobernu ona, Emakumeen Ahalduntzea, Ekonomia eta Gizarte-Antolakuntza Eraldatzea Eskubideak Bermatzeko, eta Indarkeria Matxista Gabeko Biziak.
Behin onartuta, III.Berdintasun Planak 2022-2026 epealdia hartuko du.

 

Tags:

Domusa Teknik ISB eta Juaristi ISB taldeak indartsu agertu dira denboraldi berriaren atarian. Loiolan aurkeztu dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen lehen bi taldeak eta argazki ofiziala atera dute arduradunekin eta entrenatzaileekin batera. Bertan izan dira bi udaletako ordezkariak jokalariei babesa erakusten. Javier Zubizarreta alkatearen hitzetan, "saiatzen ez denak ez du ezer lortzen. Lehenengo saiatzea da, eta saiatu, eta nahi den hura lortzen bada, berriz, orduan, primeran!". 

Gaur arratsaldean bertan jokatuko du nesken taldeak Azkoitian Espainiako Emakumeen Challenge Ligako denboraldiko lehenengo partidua Zamoraren kontra. Zorte on!

Tags:

Udaleko Kultura sailak urritik abendura arteko ikuskizunak aurkeztu ditu. Antzerkiaz, musikaz edota dantzaz gozatzeko aukera izango da Baztartxo Antzokian. Guztira, urriaren 8tik abenduaren 22ra zazpi ikuskizun taularatuko dira.
Urrian, Oscar Terolen Mundos Para Lelos eta Tributo a Mecano emanaldiak izango dira. Azaroan, antzerkiaren ordua izango da. Txalok ekoiztu duen Sagastitarrak antzezlana taularatuko da. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira aktoreak.

Azaroaren 12an, gaztetxeoentzat Munduari Itzulia 80 Egunetan ikuskizunaren tartea izango da eta azaroaren 19an, ikuskizuna eskainiko dute Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak elkarrekin.
Abenduaren 3an, Sonakay flamenko taldea izango da Azkoitian eta abenduaren 10ean, Un Poco Loco ikuskizun musikala.
Sarrerak aurrez erosi ahalko dira www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarietan. Ekitaldiak gerturatzen doazen heinean jarriko dira sarrerak salgai interneten.

Tags:

Atzoko udal osoaren ohiko bilkuran 2023ko ordenantza fiskalei behin behineko onarpena eman zitzaien. Udalak tasak eta zergak berdin uztea, izoztea, erabaki du. Halaber, lehendabiziko aldiz, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (OHZ/IBI) hobariak aplikatuko dira eguzki plakak edo beste energia berriztagarrien aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak ipintzeagatik etxebizitzetan eta baserrietan.

2021-2022 ikasturtean euskara ikastaroetara joan direnek dirulaguntza eska dezakete, Udalak diruz laguntzen duelako. Horretarako epea ostiralean, irailaren 30ean, amaituko da.
Udalak euskara ikasteko matrikularen %100 ordainduko du. Gaur egun, Azkoitian euskara ikastea doan da.
Halaber, UEUren eta EHUren uda ikastaroetara joateagatik ere dirulaguntza eska daiteke irailaren 30a baino lehen. Kasu horretan, matrikularen kostuaren %75a ordainduko du Udalak ikasle, langabetu, erretiratu nahiz pentsiodunen kasuan, eta %25 lanean ari direnei.

Tags:
Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra