Datorren larunbatean, abenduaren 2an, Aitziber Garmendiak zuzenduriko Kanpora sartzen antzezlana aurkeztuko dute Baztartxo Antzokian. 19:00etan izango da emanaldia eta sarrerak aurrez hartu nahi izanez gero, salgai daude www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez.

Tags:

1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 7 zenbakidun espedientearen onespena.
3. Azkoitiko Udal Larrialdietarako Planaren zuzenketa onespena.
4. PSE-EE udal taldeak klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioaren inguruan aurkeztutako mozioa.
5. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa.
6. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek Euskararen Egunaren inguruan aurkeztutako adierazpena. 
7. Behin betiko onespenaren berri ematea.
8. Aurrekontuari buruzko informazioa.
9. Galde-erreguak.

San Andres jaien egitarauaren baitan, jai goiz animatua izan da gaurkoa. Herriko plazan Garapenean Bidelagun solidaritate eta lankidetza azoka, baserritarren produktuen erakusketa eta salmenta, eta bolillo erakusketa batu dira Herriko plazan. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako eta Txalkor Txistulari Taldeko kideak, berriz, kalejira egin dute herriko txokoak girotuz. Horra goiza iruditan.

500 gizon-emakume inguru atera dira gaur danborradan, gaueko hotzari kontra egiteko gogotsu. Hamabi taldek hartu dute parte, eta estrainekoz, Belaño konpainia sortu berriak. Ukitu berezia izan du aurtengo danborradak 75. urteurrena dela-eta. Izan ere, Elgoibarko danborradak kainoia utzi dio Azkoitiri, eta Herriko plazan bitan entzun da danbatekoa. Lehenengo kainoikada botatzeko ohorea Ana Azkoitia alkateak izan du, eta bigarrena, danborradako kideek bota dute. Kaleetan festa giroa nagusitu da. Horra iruditan gauak eman duena.

Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek aho batez onartu dute azaroaren 25aren, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren  harira, ondorengo erakunde adierazpena: 

Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa duela azpimarratu eta arreta jarri nahi dugu, indarkeria mota hori ikusezinena eta normalizatuena baita, eta urtetik urtera gora egiten jarraitzen baitu.

Hainbat txostenen arabera, sexu-delituen biktimen % 40 adingabeak dira, gehienak neskak eta nerabeak. Adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituen ehunekoak ere gora egin du. Laguntza espezializatuaren eskaerek ere gora egin duten arren, datuek erakusten dute neskek zailtasun handiak dituztela indarkeria-adierazpen jakin batzuk antzemateko beren portaeran, bai berdinen taldean, bai harreman afektiboetan.

Azkoitiko danborradaren historia biltzen duen dokumentalaren estreinaldia izan da gaur arratsaldean Baztartxo antzokian, Tata elkartearen eskutik. Jendetza erakarri du saioak, danborrada gauza kuttuna baita herritar asko eta askorentzat. Ikus-entzunezkoa aurkezteaz gain, zuzeneko doinuak entzungai izan dira. Izan ere, Azkoitiko eta Elgoibarko danborradek hartu dute parte jaialdian. Bi herrietako danbor-joleek Azkoitia obra jo dute elkarrekin jaialdia ixteko. Hasiera dotorea, danborrada kalera atera bezperan. Gozatu!

 

Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak 21 urte beteko ditu. Eta oraingoan, berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Ikastetxeetako eta herriko diagnostikoa egiteaz gain, ikasleek hainbat ekintza aukeratu zituzten lehentasunezkoak. Ekintza horiek hurrengoak dira: gabonetako argiteriaren azterketa eta energia berriztagarrien inguruko informazioa herritarren artean zabaltzea. Aurten, esku-hartze plana jarriko dute martxan, beraz, teoriatik praktikara doaz.

Manresako udaleko ordezkariak Azkoitian izan dira, Joan Vila Marta alkateordea buru dela. Inaziotar Bideak lotzen dituen herrietako udalekin lan bilerak egiten ari dira egun hauetan, eta Ana Azkoitia alkatearekin eta Juan Bautista Mendizabal Ondare eta Turismo Zinegotziarekin bildu dira.
Lan bileran Inaziotar Bideko udal desberdinen arteko lankidetza aukerak izan dituzte hizpide, turismo arloan eta beste zenbaitetan, jakintza eta esperientziak partekatutz, eta elkarlan esparruak zabaltzea ahalbidetuko luketen tresna posibleak jorratuz.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra