1324ko urtarrilaren 4an, Alfontso XI.a erregeak Hiri Gutuna eman zion Azkoitiko hiribilduari. Urteurreneko ospakizun ekitaldiak prestatzen ari den batzordea buru-belarri aritu da lanean merezi duen hasiera emateko, eta hilaren 4an inauguratuko da ofizialki Azkoitia 700. Urte osora zabalduko dira ekitaldiak.
Urteurrenaren ospakizun irekierak karga sinbolikoa izango du. San Martin argiztatuko da, eta herriko elizetako eta Parrokiko kanpaien errepika solemneak emango diete hasiera ospakizunei.

Goizeko hamaika t’erdiak inguruan iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira. San Martin aldetik jaitsi dira eta Ludotekako haurrekin elkartu ostean, kalez kale ibili da bikotea. Eliz atarian jarria zuten hitzordua haurrekin, eta bertan jaso dituzte Olentzerok eta Mari Dominginek azken gutunak.

Udalak eskertza egin dio herriko merkataritza txikiari, eguerdian udaletxean egindako ekitaldian. Herrixen elkartearekin batera, Udalak aitortza egin die Gabonetako erakusleiho erakusketan parte hartu duten establezimenduei.
Ekitaldian, Ana Azkoitia alkateak herriko merkataritza goraipatu nahi izan du. Badakigu bizi dugun hau ez dela urrezko aroa denda txikientzat, gauzak zaildu egin zaizkizuela. Guk, ordea, herriak eta herritarrok, behar zaituztegu. Behar zaituztegu. Saltokiak baino gehiago zarete. Topalekuak ere badira zuenak, solasaldirako guneak. Kontsolatzeko, eta konfesatzeko, beharbada. Eguraldiaz eta eguneroko komeriez hitz egiteko. Hartu-eman digitalek izango dituzte abantailak, baina aurrez aurreko konpainiak ez du konparaziorik. Zuek hori eta gehiago ematen duzue. Erakusleihoak oparitu dizkiguzue, eta guk, gaur irribarre bat atera nahi dizuegu”.

Tags:

Kirol mundua udaletxean bildu da gaur arratsaldean Urteko Kirolari Onena izendatzeko. Saria Imanol Larrañaga atletak jaso du, Ana Azkoitia alkatearen eskutik.
Alkateak esker oneko hitzak izan ditu klubentzat, kirolarientzat eta kiroletan musutruk lan egiten duten bolondres guztientzat. “Jakin ezazue, -esan die- zuek kantxan, futbol zelaian, frontoian, igerilekuan edota txirrindu gainean zaudetenean, herri hau eraikitzen ari zaretela. Zuen lorpenak eta txaloak ez dira zuenak bakarrik, herriarenak baizik. Hori gauza handia da. Eta zuen penak eta porrotak ere, minez hartzen ditugu. Kirola denona delako, denokin partekatzen duzuelako, eta denok dugulako modu batera edo bestera kirol munduaren parte izateko aukera eta pagotxa. Horregatik gaur eskertza eta aitortza egitea tokatzen zaigu herri hau ordezkatzen dugunoi”.

Datorren igandean, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi etorriko zaizkigu, urteroko bisitan. Bikoteak 12:30ean, Parrokia atarian, jarri du hitzordua Azkoitiko umeak agurtzeko eta gutunak jasotzeko, baina aurretik 11:30etik aurrera, kalez kale ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi. Gure herrira iritsi direla iragartzeko, San Martin ermitako kanpaia joko da. Kanpaia entzutearekin batera, haurrek jakingo dute Olentzero eta Mari Domingi bertan direla. Ludotekako haur eta familiekin batera ibiliko dira kalez kale Olentzero eta Mari Domingi, eta nahi duen oro batu ahalko da taldera.

Lehen bilera honetan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Dominguezek, Azkoitiko alkate Ana Azkoitiak, Zestoako alkate Mikel Arregik eta eskualdeko enpresa ordezkariek Urola Erdiko garraio publikoaren zerbitzuaren egoera eta dauden beharrak aztertu dituzte.

Ana Azkoitia alkatea, Zestoako alkate Mikel Arregi eta Urola Erdiko enpresa-sareko ordezkariak Azahara Dominguez foru diputatuarekin bildu dira gaur, eta testuinguru sozioekonomikoa eta garraio publikoaren egoera jorratu dute.

Ostiral honetan, abenduaren 22an, ezagutuko da nor den 2023ko Kirolari Onenaren izendapena jasoko duen kirolaria. 19:30ean, udaletxean izango da sari banaketa ekitaldia. Bertan 21 kirol diziplinetan aurtengo denboraldian gailendu direnei omenaldia egingo zaie oroigarri bana emanez.

Aurten estrainekoz kriketa gehitu da kirol modalitateen artean, eta kirol egokitua sartu da.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra