Eskualdeko langabetuei zuzenduriko hiru formakuntza espezializatu antolatu dira Urola Erdiko Enplegu planaren baitan: geriatria laguntzailea, kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa eta IKT- Informazio eta Komunikazioaren teknologiak/Web orrien aplikazio garapena. Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabetua eta Urola Erdian erroldatua izatea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Ikastaroen iragarkiak ikusgai dituzue www.lanbide.net web orrian edo pertsona interesatuak Lanbiderekin jar daiteke harremanetan 943 023 820 telefonoan. Izen emateko epeak irekita daude.
Jarraian dituzue ikastaro bakoitzaren ezaugarri eta betebeharreko baldintza nagusiak:

 

Etxekaleratzeen gaiak kezkatuta eta egoera horren aurrean dauden herritarrei nolabaiteko laguntza eta babesa eskaintzeko asmoz, gaiaren inguruko foro bat sortu du Udalak. Dagoeneko egin dute aurreneko bilera, eta bertan udal gobernuko, gainerako alderdi politikoetako, finantza erakundeetako eta gizarte eragileetako ordezkari batzuk bildu dira. Foro hori ahalik eta irekiena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: hurrengo bilera apirilaren 18an egingo da eta bertan Stop Etxekaleratzeak elkarteko kideak izango dira. Bilera 19:00etan izango da, Elkargunean.

Euriak ezin izan zuen haurren danborrada zapuztu: 17:30ean, puntu-puntuan, 300 ume baino gehiagok ekin zioten festari larunbatean. Ibilbide motzagoa egin arren (Santa Klara-Balda plaza-Herriko plaza), ilusioz eta umorez jo zuten danborra txikienek, eta beste horrenbeste ibili ziren sukaldari txikiak eta karrozako umeak ere. Plazan pieza guztiak jo ostean, merienda ederra eduki zuten Umore Ona elkartean, eta gustura amaitu zuten festa, euriak euri. Hemen dituzue argazki batzuk eta bideoak.

Hondakinen lan taldearen bigarren saioa asteazkenean izango da (apirilak 10). Oraingoan, Gipuzkoako Hondakinen Plana izango dute aztergai, Aurrerapen Dokumentuaren Garapenerako Estrategia 2012-2016. Imanol Azpiroz GHKko administrazio kontseiluko kidea eta Sanmarko Mankomunitateko presidente ohia izango da hizlari, eta ondoren, mahai ingurua egongo da, gaiaren inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Saioan jorratuko den gaiaren inguruko informazioa dagoeneko eskuragarri dago udal webgunean hondakinen lan taldeari buruz sortu dugun atalean. Saioa 18:30ean izango da, Elkargunean, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Egun bete eskas gelditzen da umeen danborradarako eta guztia prest dago jada: arropak, danborrak, karrozak, banderak... denak biharko egunaren zain daude. Eguraldia portatzea da falta den bakarra. Iragarpenaren arabera, nahiko eguraldi eskasa egingo du bihar, baina antolatzaileek azken unera arte itxarongo dute erabakiren bat hartzeko: 17:00etan ume guztiek Santa Klaran egon behar dute, eta orduan egiten duen eguraldiaren arabera erabakiko dute danborrada hasi ala igandera atzeratu. Bihar egiten bada, 17:30ean izango da, eta igandera atzeratzen bada, 11:30ean (haurrek 11:00etarako egon beharko dute Santa Klaran).

Martxa onean doaz Gazteria Sailak antolatutako Haur Astea eta Udaberriko ekintzak. Sukaldean, frontoian, bizikletan... denetarik egiteko aukera izan dute egunotan haur eta gaztetxoek, eta giro honean pasatzen ari dira oporretako egun hauek. Bihar, eguraldia eguraldi, Oriora egunpasa joatekoak dira. Hemen dituzue egun hauetan egindako ekintzetako argazki batzuk.

Teknologia berrien inguruko ikastaroak ematen jarraitzen du KZ guneak, eta apirileko programa ere martxan du jada. Guztira sei ikastaro emango ditu hil honetan, denak ere doan: e-administrazioa, google apps, oinarrizko Internet, irudia eta soinua eta sare sozialak 2.0. Izena eman daiteke jada Elkargunean (han dago kokatuta KZ gunea) edo e-mail bidez, tHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Auzoko lagun taldea ari da pixkanaka-pixkanaka potolotzen. Aurreneko asteko saioan 10 lagun bildu ziren, eta beste bost lagunek izena eman dute jada. Lagun talde hau astelehenero biltzen da, euskarara hurbildu eta elkar ezagutzeko. Berriketan egiteaz gain, aniztasun festarako performance bat prestatzen ari dira eta bertso eskolara eta xakeko taldera joatekoak ere badira, besteak beste. Saioak irekiak dira eta herritar guzti-guztiak daude gonbidatuta, bai euskaraz dakitenak bai ez dakitenak ere. Hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da, 18:00etan, Elkargunean.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30