'Gazte informazioa zure alde', horixe da gaur ospatzen den Gazteentzako Informazioaren Europako Egunean Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoak aldarrikatu nahi duena. Gazte Buelgoak bat egin du Gazteentzako Informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimenarekin. Europa osoan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ezagutzera ematea da helburua. Azkoitiko Gazteentzako Informazio Bulegoan aukera hau aprobetxatu nahi du gazteen eskura dituen zerbitzu eta produktuak ezagutzera emateko. Horrela, www.artxamendi.com webgunean enplegua, aisia, ikastaroak, bekak, etxebizitza, eialdiak eta beste gai interesgarri batzuei buruzko informazioa aurkitu ahal izango dituzu. Era berean, www.gipuzkoangazte.info Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen webgunean ere behar duzun informazio guztia aurki dezakezu.

 

Urola Erdiko Enplegu Planaren barruan, eta Lanbidek finantziatuta, eskualdeko langabetuei zuzenduriko formakuntza espezializatua antolatu du Loiola Berrikuntzak Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Ikastaro horietako bat "IKT: Web Aplikazioen Garapena" izenpean eskainiko da, maiatzaren 7an hasi eta ekainaren 20ra bitartean, astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabetua eta Urola Erdian erroldatua izatea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman), eta goi-mailako ikasketak izatea informatika eta komunikazioan edo ingenieritza informatikoan. Partehartzaileen hautapenerako elkarrizketak egingo dira. Izena emateko epea irekita dago, maiatzaren 3ra arte, eta interesatuek Azpeitiko Lanbideko bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan (943 023 820) . http://www.lanbide.net/plsql/

 

Azkoitia eta Munategi Santa Kutzetik lotzen dituen errepidea zabalik dago jada. Luizi baten ondorioz hilabete inguru itxita egon ostean, garbitu dute errepidea eta dagoeneko normal erabili daiteke.

Bihar (larunbata) duatloia jokatuko da herrian, eta hori dela eta, aldaketa txiki batzuk egongo dira autobus geltokietan: 15:30etik 18:00etara Altzibar eta San Martingo geltokietan ez da geldituko autobusik, gainerako geltokietan bai.

Hondakinen lan taldearen bigarren saioa izan zen atzo. Bertan, Imanol Azpiroz GHK-ko administrazio kontseiluko kide eta Sanmarko mankomunitateko presidente ohiak Gipuzkoako diputazioak datozen urteetan lurraldean martxan jarri nahi duen hondakinen kudeaketa sistema azaldu zuen, bilketa masiboaren eta gaiakako bilketaren arteko ezberdintasunak nabarmenduz. Gipuzkoan batez beste, hondakinen %30a soilik bereizten dela nabarmendu zuen Azpirozek, eta hori orain arte hondakinen bilketa masiboa sustatu delako izan dela adierazi zuen. Horren aurrean, Diputazioak, prebentzioan, berrerabilpenean, berziklapenean oinarritutako gaikako sistema baten alde egin duela esan zuen,  bai osasunarentzat, bai, ingurumenarentzat eta baita ekonomikoarentzat ere hobea zelako.

 

Aingeru kaleko 30.ean dagoen eraikin berriko sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da. Etxebizitza horietako bat erosi nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu eta izena eman behar du aurrena Azkoitia Lantzen S.A.ren bulegoan (943 85 71 51). Horretarako epea jada ireki da eta maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00era). Informazio gehiago: hemen.

 

Eskualdeko langabetuei zuzenduriko hiru formakuntza espezializatu antolatu dira Urola Erdiko Enplegu planaren baitan: geriatria laguntzailea, kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa eta IKT- Informazio eta Komunikazioaren teknologiak/Web orrien aplikazio garapena. Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabetua eta Urola Erdian erroldatua izatea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Ikastaroen iragarkiak ikusgai dituzue www.lanbide.net web orrian edo pertsona interesatuak Lanbiderekin jar daiteke harremanetan 943 023 820 telefonoan. Izen emateko epeak irekita daude.
Jarraian dituzue ikastaro bakoitzaren ezaugarri eta betebeharreko baldintza nagusiak:

 

Etxekaleratzeen gaiak kezkatuta eta egoera horren aurrean dauden herritarrei nolabaiteko laguntza eta babesa eskaintzeko asmoz, gaiaren inguruko foro bat sortu du Udalak. Dagoeneko egin dute aurreneko bilera, eta bertan udal gobernuko, gainerako alderdi politikoetako, finantza erakundeetako eta gizarte eragileetako ordezkari batzuk bildu dira. Foro hori ahalik eta irekiena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: hurrengo bilera apirilaren 18an egingo da eta bertan Stop Etxekaleratzeak elkarteko kideak izango dira. Bilera 19:00etan izango da, Elkargunean.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30