Iragan maiatzaren 22an artzain txakurkume bat topatu zuen Udaltzaingoak eta jasota dauka. Jabeari Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaio, udaletxera agertuta edo 943 85 71 71 telefonora deituta.

Urola Erdiko enplegu planaren barruan aurkeztutako Ekobailara proiektua ari da, pixkanaka-pixkanaka, garatzen. Horretarako sei lagun kontratatu dira (hiru bailarako bost udalen laguntzaz), Lanbideren bidez, eta dagoeneko ari da bakoitza bere alorra lantzen: turismoa, konposta, nekazarien produktuak merkaturatzea...  Kontratazioak sei hilabetekoak izango dira. Bestalde, enplegu planaren barruan antolatu diren formazio ikastaroak ere martxan daude eta 45 lagun ari dira parte hartzen hiru ikastoretan. Azkenik, AtaBe ekintzailetasun eta autoenplegu proiektua martxan jartzeko aurreneko gestioak ere egin dira.

Enplegu planaren barruan, bailarako egoera sozioekonomikoen datuak ere aztertzen dituzte eta dagoeneko egin dute apirileko txostena. Hemen duzue eskuragai.

Irriz eta pozez bete zen Udal pleno aretoa iragan asteazken arratsaldean. Pirritx eta Porrotxen klubeko 'Irria' aldizkarien harpidetzan zozketako sariak banatu zituen eta Tiritatxo etorri zen sariak banatzera. Muxuz eta besarkadaz, gustura baino gusturako jaso zituzten aldizkaria, posterrak eta pultserak irabazleek. Hemen dituzue ekitaldiko argazkiak.

 

Aurtengo ikasturtea Azkoitiko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 proiektua hasi zenetik 10.a izan da. Hamar urte hauetako ibilbidean gai ugari landu dira: energia, hondakinak eta kontsumoa, ura, biodibertsitatea, elikadura jasangarria, garraioa eta mugikortasuna, kutsadura... eta gai bakoitzetik pixka bat ikasi eta berenganatzen saiatu dira ikasle zein irakasleak. Ostiralean, (maiatzak 31), lan hori herritarrei erakutsiko diete bi ikastetxeek: herriko enparatzan eta goiz osoan zehar, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe DBH Ikastolako neska-mutilak bertan izango dira, egindako lana erakusteko.

 

Elkarguneko taberna-jatetxea kudeatuko duen norbaiten bila dabil Masquatro. Enpresa hori arduratzen da Elkargunearen kudeaketaz, eta azken hilabeteetan itxita dagoen taberna-jatetxea irekitzeko kontratazioa martxan jarri du. Kontratazioaren baldintzak Elkargunean bertan jaso behar dira, zuzendaritzan (Aita Madinabeitia Plaza z/g.  943 85 25 44.  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Proposamenak aurkezteko azkeneko eguna ekainaren 7a izango da.

 

Martirietarako bide berria hasi dira egiten: atzo bertan hasi zituen lanak Foru Aldundiak, eta eguraldia portatzen bada, bi hilabete inguruan amaituta edukitzea espero dute. Goikaldetik hasiko dituzte lanak: aurrena mendiaren malda berdinduko dute eta urak drenatuko dituzte eta errepide parean harri-llubetak egingo dituzte. Lan horiek amaitutakoan, errepidearen behekaldean jarraituko dute, han ere lurra berdindu eta Lapatzea ta San Juan Oilo Aztegirako bidea behar bezala uzteko. Altuna y Uria enpresak egingo ditu lanak. Jon Altube Diputazioko Bide Azpiegitura zuzendaria eta Ingek enpresako ordezkariak (enpresa horretako geologoek egin dute proiektua) Martirietako errepidean bertan izan ziren atzo lanen nondik norakoak azaltzen.

 

Iragan astean Laudion eraila izan zen emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zen ostiralean Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta. 'Indarkeria matxistari aurre hartu' lemapean egin zen kontzentrazioa herriko plazan eta dozenaka lagunen hartu zuten parte bertan.

Bai euskara ziurtagiridun dendetan egindako zozketaren zenbaki saridunak aukeratu dituzte gaur Agurtzane Epelde euskara zinegotziak eta Jasone Bilbao Euskara zerbitzuetako teknikariak. Saridunek 200na euroko erosketa txartela jasoko dute ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Honakoak dira zenbaki saridunak eta honako dendetan saldu dituzte.

Zenbaki sarituak:
1- 0002 Aldalur gizonezkoen jantziak
2- 2282 Itziar jatetxea
3- 2010 Dean taberna
Ordezko zenbakiak:
1- 2186 FK kopistegia
2- 2356 Itziar arraindegia
3- 2090 Dean taberna

Zenbaki sarituak hamabost eguneko epean agertu ezean, horren ordezkoari emango zaio 200 euroko erosketa txartela ziurtagiridun establezimenduetan gastatzeko. Txartel saridunen jabeak euskara zerbitzuarekin jarri behar dira harremanetan 943 857175 telefonora deituz, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatziz ala udaletxeko tarteko solairuko idazkaritza barruan dagoen euskara zerbitzutik pasatuz.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30