Amaitu dira zurrumurruen kontrako tailerrak. SOS arrazakeria elkarteko hiru adituk aurreiritzi eta esamesei aurre egiteko pautak eman dituzte hiru saiotan, eta bertaratutako dozenaka lagunek formazio berezitua jaso dute. Azkeneko saioan Rafa Crespo Xarxa Antirumors elkarteko kideak eman zuen. Katalunian hainbat elkarte, udal eta talde sozialekin lan egindakoa da Crespo, eta besteak beste, argi ikusi du zurrumurru eta esamesei aurre egiteko aldarte ona ezinbestekoa dela. Aurrean duzunari datu objetibo eta lezio objetiboak eman baino, beti ere tonu egokian, enpatizatuz eta galderak eginez, aurreiritzi hori zalantzan jartzean dagoela gakoa adierazi zuen, besteak beste. Horrez gain, Katalunian egindako hainbat kanpaina ere azaldu zituen, Azkoitirako erabilgarriak izan daitezkelakoan. Tailerra oso praktikoa izan zen, eta bertaratutakoak "oso interesgarritzat" jo zuten.

 

ISB Iraurgi Saskibaloi elkartearen aldeko V. Garagardo azoka bihar arratsaldean irekiko dute: 20:00etan egingo da inaugurazio ekitaldia, eta hortik aurrera, bi asteburuz egongo da garagardoaz, jaki goxoez eta musika zein bestelako ekitaldiez gozatzeko aukera. Anaitasunako jubenilek inauguratuko dute azoka, aurten egindako denboraldi onaren errekonozimendu gisa. Ostiralean, berriz, bertsolari, trikitilari eta musikariek jaialdi berezia egingo dute, eta gainerako egunetan ere izango da zer ikusia. 11 garagardo ezberdin egongo dira dastatatzeko, eta jatekoen aukera ere zabala izango da. Udalaren eta Azkoitiko Tabernarien elkartearen babesa du azoka honek.

 

Bai Euskarari Ziurtagiridun saltokietan egindako zozketako hiru saridunetatik bakarra agertu da, oraingoz. 2282 zenbakidun txartela Axen Alberdi "Aiztarri"k zuen, eta jaso du 200 euroko erosketa txartela. Beste biak, ordea agertzeko daude:  0002 zenbakia, Aldalur gizonezkoen jantzien dendan saldutakoa eta 2010, Dean tabernan saldutakoa. Bi txartel horien jabeek astelehenera arte dute saria jasotzeko epea; agertu ezean, ordezkoak sarituko dira: 2186,  FK kopistegian saldutakoa, eta 2090, Dean tabernan saldutakoa.

 

Bilboko hilketa eta erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta. Herritar zein ordezkari politikoak batu ziren 'Indarkeria matxistari aurre hartu!' lemapean.

Bilboko hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko (asteartea) Azkoitiko Emakumeen Mahaiak. 19:00etan izango da kontzentrazioa, herriko plazan. Udalak ere bat egiten du deialdiarekin eta bertaratzera deitzen ditu herritarrak.

Hondakinen lan taldearen laugarren saioa asteazkenean izango da. Oraingoan, Azkoitiko Hondakinen Kudeaketaren inguruko datu ekonomikoak aztertuko dituzte, eta horrekin batera, eskualdean atez ateko sistema ezartzeko bideragarritasun tekniko ekonomikoaz ere arituko dira. Hizlariak honakoak izango dira: Ana Ruiz, Azkoitiko Udaleko kontuhartzailea, eta Garbitania enpresako kide bat. Saioa, 18:30ean izango da, Elkargunean, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatzen ditu Udalak.

Asteartean (ekainak 4)  Zurrumurruen aurkako 3. tailerraegingo da. Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak landuko dira, Rafa Crespo Uberoren eskutik (Xarxa Antirumors, Bartzelonako elkarteko kidea).Bi partetan banatuko da saioa: batetik zurrumurruen birusak nola eragiten digun aztertuko dute, eta gero, zurrumurru horiei erantzuteko ekiteko tresnak landuko dira. Saila 18:00etan izango da, Elkargunean.

 

Iragan maiatzaren 22an artzain txakurkume bat topatu zuen Udaltzaingoak eta jasota dauka. Jabeari Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaio, udaletxera agertuta edo 943 85 71 71 telefonora deituta.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30