Azkoitia 700 Batzordeak hitzaldi zikloa antolatu du iraganari begiratu eta gure historian murgiltzeko. Otsailetik azarora bitartean, zortzi hitzaldi eskainiko dira. Lehenengoa otsailaren 16an izango da, 19:00etan, Elkargunean, eta Munoaundi herri harresitua izango da ardatz. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek, Sonia San Jose historialariak eta Antxoka Martinez arkeologoak izango dute hitza. Biak, Burdin Aroan adituak dira, eta Munoaundiko aztarnategian egindako prospekzio arkeologikoez arduratu izan dira. “Azkoitiko aurrekari urrunen bila: Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua” goiburupean, emango dute hitzaldia.

Inauteriek ez dute adinik Azkoitian. Hala erakutsi dute Udalak 2021eko urrian martxan jarri zuen Bizipoza-Eguneko Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileek. Dotore ospatu dute Ostiral Argal eguna, azken egunetan prestatu dituzten maskarak luzituz. Eta konpainia onean. Izarraitz Lanbide Heziketan Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta graduko ikasketak egiten ari diren ikasleak izan dituzte bisitan. Ana Azkoitia alkateak eta Sonia Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere ez dute hitzordua galdu nahi izan. Umorea izan da nagusi, txokolate katilukada gozoarekin barruak berotu bitartean.

Arratsalderako euria iragarrita dagoenez, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ikasle eta irakasleen desfilea bertan behera geratu da, eta ikastetxe barruan ospatuko dute mozorro festa. Halaber, eta arrazoi bera tarteko, Oihan Vegaren saioa Herriko Plazan izan ordez, Gurea Pilotalekuan izango da.

Azpeitiko Inauteriak direla eta, Lurraldebusen lineek Urola Erdia eskualdean duten erabiltzaile kopuru handia ikusita, eta Azkoitiko alkate Ana Azkoitiaren eskaerari erantzunez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak Azpeitia eta inguruko udalerriak lotzen dituzten autobus zerbitzuak indartzea erabaki du.

Tags:

Udalak Xabier Munibe Ikastolako aretoan egokitzapen lanak burutu ditu. Aretoa erabilera anitzeko espazioa da.
Besteak beste, sabaian aireztapen mekanikoa ezarri da, eta zoru erradiatzailea ipini da lurrean, igeltserotza eta pintaketa lanak egiteaz gain. Obren aurrekontua 213.725,65 eurokoa da.

Tags:

Juan de la Rubiak, Bartzelonako Familia Santuaren Basilikako organista titularrak, hitzordu bikoitza du Azkoitian, 700. urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren baitan. Ostiral honetan, otsailaren 9an, eskainiko du lehenengo kontzertua eta Johann Sebastian Bach konpositorearen obrek osatuko dute erreportorioa, "bizitza osoan jo nezakeen eta inoiz nekatuko ez nindukeen konpositore bakarra". De la Rubia, organo munduan erreferentea dena estatuan zein nazioartean, Azkoitiko parrokian izango da berriro otsailaren 24an, orduan Donostiako Orfeoiarekin batera. “Otoitzetik berpiztera "errezitaldia eskainiko dute. Bi kontzertuak 20:00etan izango dira, eta sarrera doan izango da.

Usadioari jarraituz, Santa Ageda eguna koplak abestuz ospatu dute ikastetxeek. Santa Ageda bezpera igandea egokitu denez aurten, ospakizuna luzatu, eta gaur ere kalera atera dira Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasle talde batzuk. Udaletxean izan dira bisitan, eta kopla dotoreak abestu dituzte. Ana Azkoitia alkateak ere bertsotan bota die erantzuna. Ikusi bideoan.

Udaleko Berdintasun arloak autobus zerbitzua ipiniko du martxoaren 3an Donostian izango den 34. Lilatoian parte hartuko duten emakumeentzat. Lasterketa egunean, autobusa goizeko 8:15ean aterako da Xabier Munibe kaleko geralekutik, Aizkibel Liburutegi ondotik, hain zuzen.
Autobus zerbitzu berezi hau, doakoa, joateko bakarrik izango da, ez itzultzeko.
Autobusean tokia gorde nahi dutenek, Plaza Berri Sport saltokian (Ibai Ondo, 7) eman beharko dute izena otsailaren 23a baino lehen.

Tags:
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30