Aizkibel Liburutegiaren Aste Santuko ordutegia ondorengoa izango da: Martxoaren 24tik 28ra itxita egongo da eta martxoaren 29tik apirilak 1era goiz eta arratsalde egongo da zabalik. Apirilak 2an, larunbatean, goizez irekiko da liburutegia.

Asteburu honetan  bertan hasi dira Aste Santuaren bueltan antolatu ohi diren ekintzak. Atzo erramu bedeinkatzea egin zen Herriko Plazan, prozesioa eta meza nagusiaren aurretik. Urtero legez, momenturik hunkigarriena sinestunentzat Ostiral Santu gaueko Hilobirako Prozesio Santua izango da, kaleak kandela argiz piztuko direlarik, Udal Bandak Chopinen martxa jotzen duen bitartean, armatuen kolpeekin batera. 

Azkoitia Azpeitia maratoi erdiak beste urrats bat eman du aurten eta hamaika hitzordu interesgarri proposatu dizkigu lasterketa iritsi bitartean. Atzo aurkeztu zuten arduradunek, bi udaletako ordezkariak bidelagun, AZKOITIA AZPEITIA KULTURALA. Antolatzaileen hitzetan, ekimen hau "lasterketako historiaren zati bat berreskuratzeko jaio da eta aldi berean, Azkoitia eta Azpeitiko aberastasun kulturala zabaltzeko". Ekitaldiak martxoaren 19tik apirilaren 24ra bitartean luzatuko dira. Hona kirola, kultura eta gastronomia uztartzen dituen egitaraua:

Larunbat honetan Oliver Magoaren ikuskizuna eskainiko da Baztartxo Antzokian arratsaldeko 18:00etatik aurrera. "Liburu magikoa" du izenburua emanaldiak eta arduradunen arabera, 3 eta 99 urte bitarteko umeentzako da. Sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai lehiatilan bertan ikuskizunaren aurretik. 

Udalak merkatariekin bilera egin du gaur Elkargunean azaroan abian jarritako parte-hartze prozesuan urratsak ematen jarraitzeko. Parte hartze prozesuaren helburua da Udalak eta gainerako erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuak nola hobetu aztertu eta horretarako, ahal den heinean, neurriak hartzea. Guztira 249 galdetegi banatu zituen Udalak abendua bitartean eta 81 jaso ditu bueltan erantzunekin.Gaurko bileran Udalak galdetegien emaitzak aurkeztu dizkie merkatariei eta haiek egindako eskaera, iradokizun, e.a.etan sakontzen ahalegindu dira elkarlanean.
Lan taldeak osatu dituzte Iraurgi Berritzeneko Alazne Larrañaga eta udaleko merkataritza eta euskara teknikariekin, Kontxi Larrañaga eta Jasone Bilbao teknikariekin, hurrenez hurren. Parte hartu dute Miguel Angel Bastida, Sonia Vazquez eta Nekane Larrañaga zinegotziek ere.

Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri da eta eskaera epea, martxoak 4tik uztailaren 15era irekita egongo da.

Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean.

Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak eta bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta hauentzak beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri  harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan edo 943 85 11 00 telefonoan.

Iraurgi Berritzenek bi lan eskaintza atera ditu. Batetik ekintzailetzako sustapen teknikaria behar du eta bestetik, enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza proiektuen kudeatzailea. Interesa dutenek CV-a martxoan bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara, hurrenez hurren. Lehenengo lanposturako martxoaren 23ra arte luzatuko da hautagaitzak aurkezteko epea; Bigarrengorako, berriz, hilabete osoan zehar aurkeztu daitezke. Horra informazio zehatza:

1) Lan eskaintza: Ekintzailetzako sustapen teknikaria

2) Lan eskaintza: Enpresen lehiakortasun eta berrikuntza proiektuen kudeatzailea

Udalak merkatariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetze aldera, parte hartze prozesua abiatu zuen azaroan. 249 galdetegi banatu ziren. Orain erantzunak jasota, beste urrats bat emango da. Udalak merkatariekin baloratu eta kontrastatuko ditu emaitzak.

Horretarako, Udalak merkatariekin bilera irekia egingo du ostegun honetan, martxoaren 17an, Elkargunean, 14:00etatik 16:00etara.

Helburua da emaitzak aurkeztea eta sakontzea galdetegietan jasotako eskaerak, iradokizunak, hobetu beharrekoak, e.a.

Horregatik, Udalak bileran parte hartzeko deialdia luzatzen die merkatariei aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
7
8
9
10
11
12
16
17
21
25
30