Gloria Alberdi Mendizabal 1924an jaio zen gaurko egunez. 100. urtebetetzea ospatzen ari da etxekoen konpainia goxoan. Senitartekoez inguratuta, udaletxean izan da, eta bertan zoriondu du Ana Azkoitia alkateak.
Herriaren izenean, oroigarria eta lore-sorta oparitu dizkio alkateak, ehun urte ez baitira egunero betetzen. Irribarrerik galdu gabe, alai eta hiztun, urtebetetzea gogotik ospatzeko grinez azaldu da Gloria Alberdi, Jose Manuel Larramendi zenaren alarguna. “Gaur nire eguna”, zihoen adoretsu.

Bonuen hurrengo kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek zabalik dute izena emateko epea, martxoaren 19ra arte. Txikizkako merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, baita zerbitzuen sektoreak ere. Izen-ematea udaletxean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin ahalko da. Eskaera orria  www.azkoitia.eus atarian jaitsi daiteke, diru-laguntzen atalean.

XXIII.Taldez Talde jaialdia hasiko du Bizkargi Eskolak datorren igandean, eta kontzertuak eskainiko ditu martxoaren 3an, 10ean eta 17an.

Abian da Taldez Talde ekimena. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak antolatzen du jaialdia eta aurtengoa XXIII. edizioa izango da. Igandean, martxoaren 3an hasita, hileko lehenengo hiru igandetan izango dira kontzertuak Kontzejupean 12:30ean.

Datorren asteazkenean, martxoak 6, Zarauzko Munoa plaza Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azokaren lehen edizioa jasoz. Azoka hau Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu dute, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko. Zarauzko Udalaren babesa ere jaso du azokak eta ekimena aurrera eramateko beharrezko azpiegiturak Udalak lagatakoak dira.

1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2- 2024ko Udal Araudi Planaren onespena.
3. 2023 ekitaldiko udal langileen ordainsarien bigarren igoera gehigarriaren onespena.
4. Pentsioei buruz EH Bildu udal taldeak, eta EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioak.
5. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko eguna, Adierazpen Instituzionala.
6. Behin betiko onespenen berri ematea. 
7. Aurrekontuari buruzko informazioa.
8. Galde-erreguak.

Azkoitia 700 egitarauaren baitan antolatutako hitzaldi zikloari Mertxe Urteaga arkeologoak emango dio jarraipena aste honetan. Otsailaren 29an, ostegunean, hitzaldia emango du Elkargunean, 19:00etan. “Jentilak eta kristauak, errausketaren hileta-errituak San Martin de Iraurgin, VII-VIII. mendeetan” goiburupean eskainiko du saioa.

Udalak martxoaren 3an Donostiako Lilatoian parte hartuko duten emakumeei babesa erakutsi nahi izan die, berdintasuna korrika aldarrikatzeagatik, “emakumearen ahalduntzearen ospakizuna” baita Lilatoia.
“Ezinbestekoa da emakumeen parte-hartzea arlo guztietan, eta noski, kirolean. Lilatoiak berdintasunaren aldeko sentsibilizazio lanarekin jarraitzeko testuingurua ematen digu eta hori oinarrizkoa da”, dio Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak.

Tags:

42. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan da gaur arratsaldean, eta Iraitz Legarra Basterretxeak, markina-xemeindarrak, jaso du lehenengo saria Ana Azkoitia alkatearen eskutik. “Lur arrotz” ipuinarengatik etxeratu du egileak golardoa. Bigarren saria Marta Alberdi Urteaga azkoitiarrak irabazi du “Erabakia” lanarekin, eta hirugarrena, Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrarentzat izan da “San Telmoren Sua” ipuinari esker.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
5
6
7