Kontratuen iraupena sei hilabetekoa izango da eta lanaldi osorako hartuko dira langileak. Hautagaia izateko ezinbesteko baldintza da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda izatea eta deialdia egin baino sei hilabete lehenago Urola Erdiko udalerriren batean erroldatuta egotea. Halaber, euskaraz ahozko maila altua eskatuko zaie hautagaiei.
Profilei dagokienez, kontratatuko diren hiru langileetako bat Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (RGI) jasotzailea izango da, beste bat 55 urtetik gorakoa eta bestea epe luzeko langabea. Gainera, hiru pertsona horietatik gutxienez bat emakumezkoa izango da.
ESKAINTZA
DEIALDIA
OINARRIAK
BALDINTZAK