Berriak
Ostiralean Aritzaga baserrira doan bidea itxita egongo da babes hesi metalikoak jartzeko
Ostiralean, uztailaren 23an, besteak beste, Aritzaga baserrira eramaten duen bidea, Izarraitz auzoan, itxita egongo da babeserako hesi metalikoak jarri behar dituztelako errepide ertzean. Bidea itxita egongo da egun osoan zehar.
Biondak edo hesi metalikoak errepideko hiru tartetan ipiniko dituzte, segurtasuna areagotzeko bide estua baita.
Udalak jakinarazi die lanek eta ondorioz, errepidearen mozketak, eragin diezaiekeen bizilagunei euren joan-etorriak aurrez planifikatu eta ustekabean harrapa ez ditzaten.