Udaletxeko kultura sailean zintzilikatu da koadroa eta bereziki gustatu zaio kokapena Itziar Oiarzabali, senarra “kultura-gizona zelako. Bizitza osoa eman zuen kultura sustatzen eta zabaltzen. Dagoen tokian dagoela, pozik egongo da”, esan du hunkituta.
Elias 2013an joan zen gure artetik eta Larrañaga, 1981ean. Batak lumarekin, besteak margoekin, biek egin dute sekulako ekarpena eta ondo merezia dute aitortza.
“Aralar mendiko paisaiari begira gogoratuko ditugu biak”, esan dio Javier Zubizarreta alkateak. Tokitxo bat dute oroitzapenerako.
Berriak
Udalak Imanol Elias zenaren jabetzako Juan Jose Larrañagaren koadroa jaso du dohaintzan
Imanol Elias zenaren alargunak, Itziar Oiarzabalek, Azkoitiko Udalari Juan Jose Larrañagak margotutako koadroa eman dio dohaintzan. Javier Zubizarreta alkateak hartu du Oiarzabal eskerrak emateko Azkoitiko Udalarekin eta herriarekin izan duen begiruneagatik. Koadroa 1977koa da eta Aralar mendia agertzen da Gaintza herritik hartuta, margolanaren atzekaldean irakur daitekeen idatziaren arabera.