“Nobedade bat Oteiza Frontoietan eskainiko diren aire libreko zine emanaldiek osatzen dute. Lau filme eskainiko dira, bi haurrentzat eta beste bi, familientzat. Uste dut jendeari gustatuko zaiola horrelako eszenatoki paregabean zinemaz gozatzeko aukera izatea”.
Uztailaren 3an, hileko agenda Trapu Zaharrak konpainiak irekiko du “Turistreatzen” kale antzerkiarekin. Balda plazan izango da 20:00etan. Toki berean, uztailaren 10ean, POMPER gau-ikuskizuna eskainiko da. Xaboizko burubuila erraldoiak sortuko dituzte ikus-entzuleak harrituz eta harrapatuz. Gaueko ikuskizuna 22:00etan izango da, baina lehenago, 19:30ean, burbuilen inguruko tailerra egingo da gaztetxoei zuzenduta.
Aire libreko zinea uztailaren 17an eta 24an izango da. Egun bakoitzean bi filme botako dira. Lehenengoa, haurrei zuzenduta eta bigarrena, familiei. Hilaren 17an, “Zikoinak” ikusi ahalko da 19:30ean eta “Padre no hay más que uno” 22:00etan. Uztailaren 24an, “Terra willy: planeta ezaguna” eta “Las Aventuras del doctor Dolittle” botako dira.
Musikak eta dantzak osatuko dute agenda. Uztailaren 9an “Monik eta Eider” trikitilariak arituko dira eta 18an, Sahatsa Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du. Lehenengoa Balda plazan izango da 20:00etan eta Sahatsaren emanaldia ordu berean, Herriko plazan.
Uztailaren 23an, Biren Taldearen kontzertua eskainiko da 20:00etan Balda plazan eta uztailaren 25ean, Azkoitiko Musika Bandak kalejira egingo du goizeko 11:00etan hasita.
Hilaren 25ean, dantza izango da beste protagonista. Gazteen Dantza Sueltoko Txapelketa ospatuko da. Hitzordua Balda plazan izango da 19:30ean.
Eguraldi txarra egingo balu, Sahatsaren ikuskizuna Baztartxo Antzokira lekualdatuko da eta beste ikuskizun guztiak Elkarguneko “Herriko plaza” aretoan izango lirateke. Guztiak doan dira.