Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen Dendaixen Elkarteak antolatuta, lehiaketa bertako kontsumoa dinamizatzeko eta Covid-19ak eragindako kolpearen ostean, herrian bertan erosketa ohiturak sustatzen laguntzeko xedez antolatu da. Askorentzat ohiko hitzordu bihurtu da Gabonetako erakusleiho lehiaketa baina orain arte udan ez da ekimena errepikatu.
Saltokien erantzuna ona izan da. Zortzi establezimenduk hartu dute parte: ETK Informatika, Aizterri Home & Decor, Arrospide Oinetakoak, Beatriz Pozo Dekorazioa, Iroa Haur Erropa Denda, Maina Mertzeria, Naiena eta Prest Tindategia.
Epaimahaiak originaltasuna, modernitatea, sormena edota produktuaren aurkezpena baloratu ditu.
Sariak erosketa-bonu gisa banatu dira, 350, 250 eta 150 euroko balioarekin.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleoi!