- Ekainak 29 eta 30
- Uztailak 5, 13, 14, 19, 26 eta 27
- Abuztuak 2, 9, 10, 17, 18, 24 eta 30
- Irailak 2
Aipatu egunetan, ordezko ibilbide hauek egitea gomendatzen da: GI-3750 errepidea, Elosun barrena; GI-2634 errepidea, Azkaratetik; eta GI-2635 errepidea, Mandubitik barrena.
Berriak
OHARRA Obrengatik Azkoitia-Urretxu arteko errepidea itxita egongo da zenbait gautan
Burutzen ari diren obrak direla-eta, GI-631 errepidea, Azkoitia eta Urretxu artekoa, itxita egongo da zenbait egunetan gauez, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Gaur egun, obrengatik, tarte jakin batean, zirkulaziorako erreietako bat okupatuta du, eta horri esker, ibilgailuak txandaka ibil daitezke bi noranzkoetan, semaforoen bidez. Horrez gain, ibilgailuak pasatzeko babes elementuak jarri behar direla-eta, errepidea erabat okupatu eta itxi egin beharko da gauez, 23:30etik 5:30era bitartean, ondorengo egunetan: