Txirrindulariak Santa Klara kaletik aterako dira eta Santa Kutz gainetik barrena, Laja, Landagarre, Illarraga, Jauregi, Epelarre, Zumeta eta Uxer baserrietatik igaroko dira, berriro Santa Klara komentura iritsi aurretik. Handik Balda plazara helduko dira eta Plazaberrin emango diote lasterketari amaiera.
Guztira 180 karreristek hartuko dute parte erlojupekoan 17:15etik 19:00ak aldera bitartean.
Lasterketak eragina izango du ibilgailuen zirkulazioan. Aldaketa nagusiak ondorengoak izango dira:
16:00etatik 20:00etara, trafikoa moztu egingo da Balda plaza paretik hasi eta Santa Klara kalean, justu igerileku irekietako bidegurutzearen pareraino. Eremu horretan aparkatuta dauden autoak edota garaje barruetan ezingo dira mugitu.
Halaber, 16:00etatik 20:00etara trafikoa moztuko da Santa Klara komentuaren atzeko partean, Santa Kutz gaina eta Uxer artean.
Ubaiar, Auzmendi eta Floreagako bizilagunek sarrera-irteerak Auzmendi eta Floreaga aldetik egin beharko dituzte.
San Jose egoitzara Ugarte ibilbidetik iritsi ahalko da, igerileku irekiak ezerraldean utzita. Irteerak, berriz, Munategi aldetik egin beharko dira.
Urbanuen ibilbidean ere izango du eragina 16:00etatik 20:00etara eta aldaketak lotzen ari dira.
Aparkalekuak
Julio Urkixo eta Lidl zaharreko aparkalekuak txirrindulari taldeentzat gordeko dira eta karreristen beroketa gunea egokitzeko erabiliko dira bi eremuak. Izpiritu Deuna kalea, Intsausti kalea eta Ugarteigarango zuzengunean ere baimendutakoek soilik aparkatu ahalko dute.
Santa Klara kalean ere aparkatzea debekatuta egongo da igerileku irekien bidegurutzeraino goizeko 8:000etatik arratsaldeko 20:00ak arte.
Plazaberrira sarrera 13:00ean itxiko da eta ez da 20:00ak arte zabalduko.