Gidaren lanketan Idazkaritza, Euskara eta Berdintasun sailek hartu dute parte.
Argitalpena Azkoitiko Udalaren II. Berdintasun Planaren baitan sartzen da eta helburua da baliabideak izatea eguneroko jardunean gizonei eta emakumeei tratamendu berbera eskaintzeko.
Behin gida argitaratuta, hizkuntzak duen garrantziaz jabetzen laguntzeko, sentsibilizazio eta prestakuntza saioak antolatu dira udal langileentzat. Hiru lansaio egin dira guztira.
Gidak 9 atal ditu. Besteak beste, araudia, oinarrizko kontzeptuak, jarraibideak, erabilera sexisten adibideak, e.a. jasotzen ditu.
Berriak
Udalean euskara ez sexista erabiltzeko gida eta sentsibilizazio saioak
Udaleko Berdintasun sailak “Azkoitiko Udalean Euskara Ez Sexista Erabiltzeko Gida” landu du. Lanketaren helburuak dira, besteak beste, herritarrak ez bereiztea lehen eta bigarren mailakoetan, emakumeen bisibilizazioan eragitea edota generoaren araberako rol banaketa tradizionalekin haustea, estereotipoei aurre eginda, eta nola ez, berdintasunaren kultura zabaltzea. Izan ere, euskara generorik gabeko hizkuntza izan arren, erabilera izan daiteke sexista.