Urteurren honetako alderdi turistikoa jorratzearen ardura elkarbanatu dute Iraurgi Berritzenek, Jesusen Lagundiak eta beste zenbait erakundek, eta bisita gidatuen eskaintza testuinguru horretan kokatzen da. 12 bisita desberdin diseinatu dira, gehienak Loiola – Azpeitia – Azkoitia inguruan, baina Zestoan, Aizarna edo Aizarnazabalen ere burutuko dira bisita batzuk.
Bisita hauekin eskualdeak bisitariari eskaintzen dizkion ondare artistikoari eta monumentalari balioa eman nahi zaio. Vicente Davila Zestoako historialari eta gida turistikoak sortu ditu bisita hauek osatu dituzten kontakizun eta istorioak. Bera arduratuko da bisita hauek gidatzeaz.
Datu praktikoak:
• 12 bisita mota desberdin
• 31 bisita gidatu beste hainbeste egunetan, ekainaren 19tik eta irailaren 18ra.
bitartean, uda osoan zehar beraz.
• Aurrez erreserba egitea beharrezkoa izango da bisitetako edukierak kontrolatzeko.
• Informazioa eta erreserbak 943 151 878, i-loiola@urolaturismo.eus edo Eskualdeko Turismo Bulegoan, Loiolan bertan egin ahal izango dira.
• Bisitak doakoak izango dira.
Udako bisita gidatuen eskaintza (pdf)
Lehenengo bisita gidatua Azkoitian, ekainaren 20an, igandean izango da: "Azkoitia, jauregi eta dorretxeen hiribildua".