Edonola ere, Covid-19aren bilakaeraren datuak hobetzen badira, Udalak oraingo ordutegia birplanteatuko du eta berdin jarraitu edo aldaketa egin erabakiko du. Kasu horretan, eguerditan zabalik egongo lirateke igerilekuak eta ordutegi jarraia izango lukete. Oraingoz, ordutegia da 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 20:00etara.
Iazko udan legeak %60ko edukiera baimendu zuen eta 840 lagun sar zitezkeen. Oso egun puntualetan geratu ziren erabiltzaile batzuk sartu ezinik, edukiera gainditzen zutelako. Elkarguneko webgunean denbora errealean ikus daiteke zein den igerilekuen okupazio maila.
Ugarteigarango instalazioak irailaren 12ra arte egongo dira zabalik.