Egindako azterketen arabera, potentzia 312,72kW-tik 78 kW-ra jaitsiko da, %82,49ko aurrezte energetikoa lortuz.
Udalak aurreko legealdian ekin zion argiteriaren hobekuntzen proiektu globalari. Orduan udalerrian dauden kutxa elektriko guztiak berritu ziren, 47 hain justu, segurtasuna bermatzeko eta mantenimendu-intzidentziak saihesteko. Hura izan zen gauzatutako proiektu osoaren lehenengo fasea.
Orain aurretik egindako hobekuntzei jarraipena ematea da helburua beste bi jarduketa fase gehituz. Lehenengo herriguneko luminariak aldatuko dira, 1.963 kale-argi. Esku-hartzeak beste 22 aginte zentroei ere eragiten die. Ezartzen diren ekipo berriek gutxienez instalatutako potentziaren %75eko murrizketa bermatu beharko dute . Hirugarren fasean kanpoaldeko argiteria berrituko da, industriaguneetakoa, txirrindulari eta oinezkoentzako bideetakoa edota landa eremuetakoa.