Gizonezkoen artean, langabezia %6,7koa da. Iazko otsailean, justu Covid-19a ezustean sartu aurretik, langabezia %6,8koa zen.
Emakumezkoen artean, berriz, langabezia tasa %9,6an kokatu da maiatzean. Datu hori iaz, 2020ko otsailekoa baino hobea da. Orduan, %10,9an baitzegoen emakumeen artean langabezia indizea.
2020ko maiatzeko eta 2021eko maiatzeko datuak alderatuta, ondoriozta daiteke langabeziak %19,3ko jaitsiera izan duela. Hau da, duela urtebete pasatxo, 579 lagun zeuden langabezia egoeran eta orain 467 pertsona daude lanik gabe.
Ideia bat egite aldera, bailara mailan, azken hamarkadako daturik hoberena 2019ko uztailean jaso zen. Orduan, Urola Erdian guztira 1.162 lagun zeuden langabezian. Aurtengo maiatzeko dauten arabera, bailaran, 1.259 gizon eta emakume daude lan merkatutik kanpo.