Formazioa ekainaren 14an hasiko da eta 7 saio izango dira guztira. Izena emateko edota informazio gehiagorako, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.
Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta
ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Bazkundeak parte
hartzen dute.
Berriak
IDEIATIK ENPRESARA: zure proiektua aztertzeko tailerra
Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerraren 14. edizioa martxan da. Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta hura aztertzea nahi duen edonori zuzenduta dago. Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu.