Momentuz, igerilekuen edukierak ezin du %50 gainditu, beraz, gehienez 700 lagun egon ahalko dira batera. Iaz bezala, Elkargunearen webgunean kontsultatu ahal izango da zer nolako betetze maila duten Ugarteigarango igerilekuen. Denbora errealean ikusi ahal izango da tokirik dagoen ala ez, bertara joaten ibili gabe. Aipatu webgunean “semaforo” itxurako seinale batek adieraziko du tokirik dagoen ala ez.
Berriak
Igerileku irekiak ekainaren 11n zabalduko dira
Ekainaren 11n, hurrengo asteko ostiralean, zabalduko dira Ugarteigarango igerileku irekiak. Bainu denboraldia irailaren 12ra arte luzatuko da. Guztira 94 egunez egongo dira zabalik igerilekuak aurtengo udan.
Igerilekuen ordutegia astelehenetik igandera 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 20:00etara izango da. Ezinbestekoa da eguerdiean ordubetez ixtea, bai edukiera kontrolatzeko eta baita Covid-19ari aurre egiteko hartu beharreko neurriak tarteko, garbiketa lanak burutzeko ere.