Dokumentalak ordubeteko iraupena du, euskeraz da eta gaztelerazko azpitituluak ditu.
Hainbat udalerri izan dira proiektua babestu dutenak, ganadu horiek euren herrian duten garrantzia dela eta. Horien artean Itziarko Auzoudala, Zestoa, Azkoitia, Tolosa, Elgoibar, Zumaia, Usurbil, Azpeitia, Guardia, Tolosa, Bergara, etab. dira, besteak beste. Estreinua ekainaren 4an izango da Lasturren eta Azkoitian ekainaren 6an izango da, 19:00etan Baztartxon. Dokumentalaren hurrengo proiekzioak non izango diren jarraitzeko, sartu @euskalzezenzaleelkartea Instagram edo Facebookeko kontuetan.
Berriak
"Suharra", bertako behi arrazen inguruko dokumentala, ekainaren 6an Baztartxon
Euskal Herrian, galtzeko zorian dauden bertako behi-arrazen inguruko dokumentala ekoiztu dute Euskal Larrabehi eta Zezenzale elkarteek, ikusmin ikus-entzunezkoak-en laguntzarekin.
Bertan, Terreña, Montxina, Betizu eta Larrabehien historia eta gaur egungo egoera jorratzen dira, naturan eta mendietan bioniztasunaren alde eta suteen aurka gauzatzen duten papera agerian utziz. Gainera, baserrian hain presente dauden emakumeen ikuspegia sartu nahi izan da, euren jarduteari justizia egiteko.