Euskarriak bi atal izango ditu. Batetik, alderdi teorikoa eta bestetik, alderdi praktikoa edo egoera mikromatxistak grafikoki eta testu bidez azalduko dituen atala. Horretaz gain, alternatibak ere emango dira. Hau da, mikromatxismoak zer diren azalduko da, egoera zehatzak ilustratu, egoera horiek nola saihestu edota jarrera egokiak zeintzuk diren jasoko da euskarrian.
Sortuko den euskarria baliabide bat izango da ohartarazteko mikromatxismoak “intentsitate txikiko” menderatze eta kontrol portaera naturalizatuak direla eta heziketan eragina duten produktu kultural, mediatiko eta digitalen emaitza. Garrantzitsua da beraz, portaera horiek identifikatzea eta ondorioak ezagutzea, aurre egin ahal izateko.