Obrak irauten duten bitartean, errepidearen zirkulazioari eragingo dio ezinbestean. Oraingo zirkulazio erreietako bat okupatuko da, beharrezkoa baita egungo plataforma eskuineko ertzean induskatzeko eta zabaltzeko lanak egin ahal izateko. Horrela, ibilgailuek txandaka zirkulatu beharko dute bi noranzkoetan, eta semaforoen bidez eantolatuko da pasabidea.
Erreiaren okupazioa eta txandakako zirkulazioa ekainaren bigarren astean hasi eta 14 hilabetez luzatuko dira, gutxi gorabehera.
Txandakako zirkulazioa izango duen tartearen gutxi gorabeherako luzera 600 metrokoa izango da.
Construcciones Moyua SL enpresa da lanen esleipenduna eta esku-hartzeak 7.759.602,47 euroko aurrekontua du. Errepidearen hobekuntzaren proiektu globalak hiru fase aurreikusten ditu, guztira 45,5 milioi euroko aurrekontua duelarik.