Berriak
Naizen elkarteari laguntzeko azoka solidarioa antolatu dute haur eta gaztetxoek
Naizen adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarteari laguntzeko azoka solidarioa antolatu dute Abarketatxo Ludotekako eta Artxamendi Topalekuko haur eta gaztetxoek. Ludotekaren “Enea Zurea” proiektuaren baitan gauzatu dute ekimena. Programaren helburua praktika onak sustatzea da.
Azokaren azken eguna biharkoa, osteguna, izango da. Gaur eta bihar bisita daiteke. Zabalik egongo da ludotekan 17:00etatik 19:00etara. Bertan haurrek egindako eskulanak eta Naizen elkartearen kamisetak erosi ahalko dira.