Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Marea Urdinak lantaldea sortu dute egitasmoa aurrera ateratzeko, ideia nagusi bat abiapuntutzar hartuta: Kirola eskubidea da. Alabaina, orain arte, aniztasun funtzionala duten ikasleen jardura fisikoa eta kirol bizitza sustatzeko ez ziren behar diren baldintzak ematen. Helburua egoera horri buelta ematea da.
Familiekin bilerak maiatzaren 19an
Urratsak ematen jarraitzeko, eta batik bat, eskaintza ahalik eta gehien egokitzeko, beharrezkoa da ikasleen beharrak ezagutzea. Horregatik, topaketa bat egingo da familiekin. Bileraren dinamizazioaz Gipuzkoako Kirol Egokituen Ferderazioa arduratuko da. Batetik, familien premiak entzun eta jasoko dira eta bestetik, ikasleen gaitasun eta trebeziak ezagutzeko jolas dinamika batzuk garatuko dira.
Azkoitian bilera maiatzaren 19an, asteazkenean, izango da, Intsausti Jauregian 17:30etik 19:00etara.
Izen-ematea
Covid 19ak eragindako neurriak betetzeko eta barne antolaketarako, beharrezkoa da aurrez izena ematea Kirol Egokituen Federazioaren bitartez.
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa:
Telefonoa: 943 46 25 14
Helbide elektronikoa: info@gkef-fgda.org
Ordutegia: 09:00-14:00 astelehenetik ostiralera.