Lan hauek Gipuzkoako Urak erakundeak eta Udalak hitzartuta duten akordioaren baitan garatu dira eta Txalonerrekako obrez gain, Txerloian ere egin dira hobekuntzak. Txerloain geratzen zen zuntz-zementuzko azken hoditeria zatia kendu da, eta beraz, guztiz berritutako sarea geratu da.
Bi guneen artean ia 900 metro hoditeria berritu dira. Txerloian, gainera, justu, futbol zelaira eramaten duen espaloiaren zati bat jaitsi egin da zebra bide parean, irisgarria izan dadin.
Lanen aurrekontua 241.580,41 eurokoa da. Parte bat, 58.073,27 euro, Udalak jarri ditu eta gainerakoa, Gipuzkoako Urak-ek finantzatu du. Izan ere, bi erakundeen arteko hitzarmena tarteko, Gipuzkoako Urakek konpromisoa du 2028ra bitartean, Azkoitian hobekuntzetan 2.059.899 euro inbertitzeko.