Udazblai 3 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta dago eta adin tartearen arabera, programa bat edo beste aukera daiteke:
Uztaila jolasean: HH3-LH3
Praka motxakin: LH4-LH6
Kodeka_Roblox: LH3-LH6
Arte Udalekua: DBH1-DBH4
Kodeka-Robotika: DBH1-DBH4
Artx@bentura: DBH1-DBH4
Jaitsi informazio guztia jasotzen duen eskuorria. HEMEN
Berriak
Maiatzaren 10ean irekiko da udalekuetako izen-ematea
Iaz, Covid-19a zela-eta, Udazblai programa bertan behera geratu zen eta egitarau alternatiboa prestatu zen haurrek eta nerabeek elkarrekin egoteko benetako beharra zutelako. Aurten, dena ondo bidean, Udazblai udaleku irekiez gozatzeko parada izango da berriro. Udaleko Gazteria saila, Alai Batza Aisialdi Elkartea, Abarketatxo Ludoteka, Artxamendi Gazte Topalekua eta Teknogunea batuta, eskaintza zabala antolatu da aisialdiaz gozatzeko. Datorren astelehenean, hilaren 10ean, irekiko da izen-ematea.