Mankomunitateak azaldu duenez, hiru ingurumen-hezitzailek dinamizatuko dute informazio-puntua gerturatzen diren pertsonen zalantzak argituz eta jolasetan eta tailerretan parte hartzera gonbidatuz.
Halaber, Mankomunitateak etxe guztietan liburuxka bat banatuko du. Bertan modu oso grafikoan azaltzen da hondakin bakoitzari dagokion edukiontzia zein den. Gainera, sailkapen-plantetan egindako karakterizazioetan identifikatu ohi diren hondakin desegokiak zeintzuk diren azpimarratzen da.
Kanpainaren helburuak dira, besteak beste, Mankomunitatearen arabaera herritarren artean zabaltzea erreferentziazko edukiontzietan biltzen diren hondakinak etxean bereizten jarraitu behar dela eta gehiago eta hobeto birziklatea lortzeko, hondakinak bereizteko lerro bakoitzean jasotzen diren hondakin ez-propioetan arreta jartzea.
Herritarren inplikazioaren garrantzia helarazi nahi da kanpainarekin, hondakinak sailkatzeak maila partikularrean, sozialean, ekonomikoan eta ingurumenean dakartzan abantailak gogoratuz.